Euskal Herriko animaliak

Argitalpenak

Euskal
Irudia: Liburuaren azala. (Iturria: Erein)

Hobekien kontserbatzen den Kantauriko basoetako batera sartzear zaude, gure lurraldeko tontorrik garbienera igotzear, gure habitat guztietako animalia bitxienak ezagutzear, baita ia ikusezinak direnak ere. Iberiar penintsularen iparraldeko hainbat ekosistema eta bertan bizi diren ia espezie guztiak ezagutu ahal izango dituzu orrialde hauetan. Taldeka eta familien arabera antolatuta, gure lurraldeko 50 espezie enblematikoenen ezaugarri eta berezitasun guztiak ezagutuko dituzu.

Presta zaitez kolore orotako animalia basatien mundua bisitatzeko; orrialde guztietan izango duzu aukera deskubritzeko nor ezkutatzen den.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Euskal Herriko animaliak
  • Egilea: Asier Gorostidi Sierra eta Igor Sarralde Ussia
  • ISBNa: 978-84-9109-635-1
  • Argitaletxea: Erein
  • Hizkuntza: euskara
  • Orrialdeak: 64
  • Urtea: 2020

Iturria:

Erein: Euskal Herriko animaliak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.