Klima-aldaketa komikian azalduta

Argitalpenak

Zer da klimaren krisia? Erein argitaletxeak galdera honen eta beste askoren erantzunak hurbildu ditu Zer gertatzen da klimarekin? komikia euskarara itzultzen. Bidai liluragarri bat irudi atseginez sortuta zientziaren klima aldaketari buruz oinarrizko hiztegia lantzen duena.

Klima
1. irudia: “Zer gertatzen da klimarekin?” komikiaren azala. (Ilustrazioa: Jenny Jordahl. Iturria: Erein)

Abentura honetan, Jenny eta Olek azaltzen dituzte klima-aldaketari buruzko jakin beharreko xehetasun guztiak: zergatik sortu da klima-aldaketa, zer da berotze globala, zer ondorio ditu… Baita gauzarik garrantzitsuena azaltzen dute: zer egin dezake gutako bakoitzak planetari laguntzeko.

Horretarako, haien Naut ontziarekin komiki honen irakurleek denboran eta espazioan bidai harrigarria egingo dute, munduko ekosistema nagusienak ezagutzen. Oihan tropikaletik Artikora, Koralezko Hesi Handitik gure inguruko atmosferara, hiri eredu desberdinetatik igarotzen. Planeta honetako bizitzaren hasieratik gure etorkizunera; espezieak galtzea, hondamendi naturalak eta animalien ohituren aldaketa bortitzak. Baita tenperaturen igoeraren ondorio okerrenak berreskuratzeko hainbat herrialdetan ezartzen ari diren aldaketak ere.

Hainbat datu pilatzen ditu historian zehar irakurleak jabetzeko egungo planetaren egoeraz: atmosferari buruzkoak, animalia migrariei buruzkoak, ikerketa zientifikoei buruzkoak… Gaur egun gertatzen ari dena modu adimentsu, argi eta entretenigarrian azaltzen duen komikia.

Klima
2. irudia: “Zer gertatzen da klimarekin?” Gaur egun gertatzen ari dena klimarekin modu adimentsu, argi eta entretenigarrian azaltzen duen komikia da. (Ilustrazioa: Jenny Jordahl. Iturria: Erein)

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: zer gertatzen da klimarekin?
  • Egilea: Ole Mathismoen eta Jenny Jordahl
  • Itzultzailea: Danele Sarriugarte
  • Argitaletxea: Erein
  • Orrialdeak: 72 orrialde
  • ISBNa: 978-84-9109-670-2

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.