Mary Anning: historiaurreko fosilak gureganatu zituen lehen emakumea

Argitalpenak

Mary Anning Ingalaterra hegoaldeko Lyme Regis-en jaio zen fosil jasotzaile eta saltzaile eta paleontologoa izan zen. 1847ko maiatzaren 21ean jaioa, haren lana XIX. mendearen hasieran gizakien historiaurrearen edo munduaren historiaren zientzietan gertatu ziren aldaketa oinarrizkoetako bat dela jotzen da zientzialarien artean.

Haren aurkikuntzarik nabarmenenak hauek dira: lehen aldiz zuzen identifikatzen den iktiosauro hezurdura lehena, aurkitutako lehen bi plesiosauroak eta Alemaniatik kanpo aurkitutako lehen pterosauro eta beste arrain garrantzitsuen fosil batzuk. Hala ere, Anning emakumea zenez eta bere familia klase apalekoa, traba asko jarri zizkioten XIX. mendearen komunitate zientifiko britaniarrean parte hartzeko.

Mary Anning
1. irudia: “Mary Anning, herensuge-ehiztaria” komikiaren azala. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri / Ikaselkar)

“Mary Anning, herensuge-ehiztaria” Ikaselkar argitaletxeak argitaratzen duen “Zientzialariak” komiki-sortaren azken alea da. Komikiek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea ditu helburu. Horrez gain, irudi-sorta atsegin eta hizkuntza hurbilaren bidez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea ere nahi du egitasmoak. Komikien bidez zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak plazaratzen dira: Marie Curie, Newton, Galileo, Darwin, Hipatia edo Aristoteles.

Mary Anning
2. irudia: “Mary Anning, herensuge-ehiztaria” lehen emakume paleontologoaren bizitza eta ibilbidea biltzen duen komikia da. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri / Ikaselkar)

“Zientzialariak” komiki-sortaren alea honetan ikusiko dugu, zelan Maryk historiaurreko espezie ezberdinak aurkitu zituen aitak fosilak jasotzeari eta mantentzeari buruz erakutsi zionarekin, eta, geroago, irakurtzen. Nagusitan bere ezagutzak partekatu eta handitu zituen garaiko geologo eta beste zientzialariekin.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Mary Anning, herensuge-ehiztaria
  • Egilea: Jordi Bayarri
  • Itzultzailea: Maialen Berasategi
  • Argitaletxea: Ikaselkar, 2019
  • Orrialdeak: 48 orrialde
  • ISBNa: 978-84-18978-21-0

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko..