Kiñuren begirada: pinguinoak

Kiñuren begirada

1 min

Kiñuren begirada: pinguinoak

Hegan egin ezin duten arren, hegaztiak dira. Gaurkoan, gure kirikiñoak hego-hemisferioko paisaia hotzetara eramango gaitu, pinguinoen bizimodua ezagutzeko. Eboluzioaren bidean, hegoak hegats bihurtu zituzten, airean hegan egiteari uko eginez baina urpean aparteko trebetasuna lortuz. Lurrean trakets samarrak diruditen arren, uretan benetako maisuak dira. Hankak atzeratuta edukitzeak ere laguntzen die uretan arin mugitzen, nahiz eta lehorrean balantza eginez ibili behar.

Baina pinguinoen bizitza ez da beti erraza. Obiparoak dira, eta espezie batzuetan —pinguino enperadorearenean, esaterako— gurasoen arteko lankidetza ikusgarria da, gure trikuak azalduko digun bezala. Pinguino enperadoreak (Aptenodytes forsteri) Antartikan bizi da. Munduan ez dago toki hotzagoan bizi den hegaztirik.

Negu betean ugaltzen da, -40 °C edo -50 °C arteko tenperaturetan. Zergatik neguan? Zergatik baldintzarik gogorrenetan? Erantzuna ziklo naturalean dago: txita udaberrian jaiotzen da eta udarako prest egoten da itsasoko elikagai-ugaritasuna aprobetxatzeko. Horixe da eboluzioaren logika. Kiñuk, gaurkoan, pinguinoen anatomiari eta portaerei erreparatu die.

pinguinoen

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.