Nanometroa gure inguruan dauden atomoen eta molekulen neurria da, non efektu kuantikoek aparteko portaerak eragiten dituzten. Hain zuzen ere, eskala horretan zer gertatzen den aztertzea da nanozientziaren helburua, diziplina askotarako baliagarria izan daitekeelako eta aplikazio berriak sortzen lagun dezakeelako.
‘Bottom-up’ delako metodoa, adibidez, aurrerapauso handia izan daiteke nanoteknologian. Behetik gorako prozedura honen bidez molekulak, haien kabuz, banan-banan antolatzen dira nanoegiturak sortuz, Lego piezak balira bezala.
Aran Garcia-Lekue Materialen Zientzian eta Ingeniaritzan doktoratu zen UPV/EHUn eta gaur egun Ikerbasque ikertzailea da DIPCn. Berarekin elkartu gara nanomundu honi buruz gehiago jakiteko eta ikerketa-arlo honen erronka nagusiak ezagutzeko.
“Zientzialari” izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.