Joan den mendeko 40ko hamarkadan, zenbait material sartu ziren, hala nola rayona, poliesterra eta nylona, pneumatikoaren konposizioan. Bitxia, ezta? Pneumatikoak ez ziren izan material horiek barneratu zituzten bakarrak. Adibidez, nylona hortzetako eskuiletan, galtzerdietan, jausgailuetan, torlojuetan edo gitarra-soketan egoten da. Nylona poliamida sintetiko hutsa da eta Wallace Carothers kimikariaren taldeak garatu zuen DuPont laborategietan. Material honen aurkikuntzak iraultza komertziala ekarri zuen XX. mendearen erdialdean.
“Zientziaren historia” ataleko bideoek gure historia zientifiko eta teknologikoaren gertaerak aurkezten dizkigute labur-labur. Bideoak UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eginak daude eta zientzia jorratzen duen Órbita Laika (@orbitalaika_tve) telebista-programan eman dira gaztelaniaz.
1 iruzkina
[…] (adibidez, akrilikoak, fenolikoak, PVCa eta poliestirenoa) azpiegitura handitu zuten eta Armadak DuPont eta Union Carbide enpresei Ingalaterran eta Ameriketako Estatu Batuetan garatutako polietilenoa […]