Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita
Industrializazioarekin batera Bilboko itsasadarrera etorri ziren aldaketa azkar eta bortitzek ondorioak izan zituzten itsasadarreko ekosisteman. Bizia ia erabat desagertu zen. Berau berreskuratzeko plana abiatu zen, azpiegitura sarea behar izan zuen plana.
Industrializazioak eta hondakin uren arazketa ezak kutsadura maila kezkagarria sortu zuen itsasadarrean. Honek eragina izan zuen itsasadarraren bizia kolokan jarri zuen. 1980. urtean itsasadarra egoera osasuntsu batera eramateko plana jarri zen abian: Bilbo Metropolitarreko Saneamenduko Plan Integrala. Plana abiatzeko, baina, azpiegitura beharrezkoa zen. Pedro María Barreirok idatzi zuen honen inguruan.
Ordura arte egoera ez zen ona. XIX. mendean urak zuzenean isurtzen ziren itsasadarrera, inongo tratamendurik jaso gabe. Bai industria hondakin urak, bai etxe hondakin urak itsasadarrera zihoazten, eguneko 2 000 tona kutsadura:
- 900 tona hondakin solido.
- 400 tona isurpen azido.
- 80 tona metal.
- Bestelako nitrogeno eta zianuro konposatuak.
Bilboko itsasadarraren ingurunea leheneratzeko helburuarekin, 1980an martxan jarri zen saneamendu plana. Horretarako azpiegiturak behar ziren: 280 kilometro inguruko sarea osatzen duten kolektore eta hodi biltzaileak, araztegiak, 100 kilometroko estolderia sarea eta 220 kilometroko lehen mailako sarea.
Galindoko hondakin uren araztegia giltzarria da saneamendu sisteman. Egunero 850 000 biztanleren hondakin urak arazten ditu, 350 000 000 litro ur. Hainbat parametroren jarraipena egiten da, gainera:
- Parametro fisiko-kimikoak.
- Fitoplanktona.
- Sedimentuak.
- Fauna eta flora.
Bizia itsasadarrera itzuli zeneko historiak zientzia eta teknologia izan ditu oinarri, beraz.
Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita
Ibaizabal Itsasadarra zientziak eta teknologiak ikusita / La Ría del Nervión a vista de ciencia y tecnología proiektua infografia sorta bat izan zen hasieran, Ibaizabal itsasadarra eta bere inguru metropolitarra zientziaren eta teknologiaren begiez erakusten duten infografia bilduma batekin osatutako erakusketa.
Ondoren, zientziaren arlotik landutako artikulu sorta etorri zen euskaraz blog honetan bertan irakurgai eta gaztelaniaz Cuaderno de Cultura Científica blogean.
Proiektu honen bideo-sorta:
- Bilboko itsasadarreko eta inguruko geologia
- Berreskurapena Bilboko itsasadarrean: fauna
- Meatzaritza: itsasadarra garraio bide
- Itsasadarrean bizia berreskuratzeko azpiegitura
- Planktona Bilboko itsasadarrean, kate trofikoaren oinarri
- Metroak Bilboko itsasadarrean dituen pasabideak
- Flora eta faunaren bilakaera Abran
- Bizkaia Zubia, Aro Industrialaren ikonoa
- Bilboko itsasadarra, etengabeko bilakaeran
2 iruzkinak
[…] Bizia itsasadarrera bueltatzeko azpiegitura […]
[…] prozedura aurreratuenek ere ur gezatako ekosistemetan eragiten jarraitzen dutela. Baita uretako sare trofikoak kontserbatzeko, ur kutsatuak tratatzeko ahaleginak areagotu behar direla ere. “Uste dugu legediak markatzen […]