Ezjakintasunaren kartografia #52

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 52

Nano zuriek ez dira kolapsatzen Pauliren esklusio-printzipioari esker. Izan ere, hauen elektroiek ezin dituzte zenbaki kuantiko berdin guztiak izan, energi maila bera betetzen. Barnean, jada ez dituztenez fusio erreakzioak hozten doaz denborarekin eta nano beltz hotza bilakatzen dira azkenean. Horrela gertatuko litzateke, salbu nano zuri bat lagun izango balukete. Kasu horretan, Miguel Santander eta haren kolaboratzaileek Nature aldizkarian frogatzen duten bezala, Ia supernoba batek eztanda egin lezake. Miguelek berak kontatzen digu Dying with style: merging white dwarfs can do it too artikuluan.

C hepatitisak osabidea duela, oso berri ona da. Baina tratamenduaren kostea kezkatzeko arrazoia da. Zeintzuk dira zenbakiak eta zein da botikaren garapenaren historia? Sergio Laínezek azaltzen digu The Hepatitis C dilemma-n.

Nola azaltzen da, modu ebolutiboan, gorputz osorako gordeta duen energiaren %20a kontsumitzeko gai den entzefalo baten agerpena? Daniel Morenok ematen digu erantzuna: Muscle vs. Brain: perhaps a matter of energy expenditure.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.