Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera

Argitalpenak · Dibulgazioa

Gaur egun, aurrezte energetikoa eta ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu elektriko eta hibridoen arrakasta areagotuz doa.

ibilgailu eletrikoak

Energia-kontsumoaren mailak gizartearen bilakaera eta ongizatea neurtzea ahalbidetzen du. Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, munduko energiaren kontsumoa % 56 haziko da 2010-2040 tartean. Energia-iturri tradizionalak mugatuak dira, eta beraz, eskari hori ezin izango da inoiz ase. Hori gogoan hartuta, Ibilgailu Elektrikoak (IE) etorkizuneko irtenbide gisa irudikatzen dira, haien efizientzia energetiko altuaz gain, berotegi-efektuko gas eta beste kutsatzaileen igorpena gutxitu egiten dutelako. Betiere, ibilgailu horiek propultsatzeko erabiltzen den elektrizitatea energia-iturri berriztagarrietatik baldin badator. Hori dela eta, beheko taulan azaltzen da ibilgailu ezberdinen propultsio-sistemaren eraginkortasuna.

_-_2015-04-27_12.41.16
Hainbat ibilgailu-mota bereiz badaitezke ere, automobilaren historian ibilgailu elektrikoa izan zen garatu zen aurrenetako bat. Bestalde, XX. mendean zehar Barne Errekuntzako Motorrak (BEM) nagusi izan dira, baina ibilgailuen elektrifikazioa errealitate bat da gure egunotan. Teknologia honen garrantzia dela eta, ibilgailu hibrido eta elektrikoen konfigurazio ezberdinak garatzen joan dira. Horretaz gain, beraien osagaiek eta funtzionamenduak etengabeko hobekuntzan jarraitzen dute efizientzia maila areagotuz.


2011ean Teknopolis programan ibilgailu elektronikoei buruz egindako erreportajea.

Ekaia aldizkariaren 27. alean “Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera” izeneko artikuluak ibilgailu hibrido eta elektrikoen teknologia aztertzeaz gain, ibilgailu elektrikoaren osagaiak eta funtzionamendua azaltzen ditu. Izan ere, gaur egun, aurrezte energetikoa eta ingurumen-arrazoiak direla eta, ibilgailu elektriko eta hibridoen arrakasta areagotuz doa.

Artikuluan ibilgailu motak aztertzen dituzte egileek, ondoren, xehetasunez azaltzen dira baterietara konektatuko ibilgailu elektrikoaren teknologia eta osagaiak. Gero funtzionamendua argitzen da eta, azkenik, teknologia honen etorkizuneko erronka eta ikergai nagusiak zeintzuk diren azaltzen dira.

Artikuluaren fitxa

  • Aldizkaria: Ekaia
  • Artikuluaren izena: Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera
  • Laburpena: “Ibilgailu elektrikoak eta hibridoak: efizientzia energetikoa hobetzeko aukera” izeneko artikuluak ibilgailu hibrido eta elektrikoen teknologia aztertzeaz gain, ibilgailu elektrikoaren osagaiak eta funtzionamendua azaltzen ditu.
  • Egileak: Jokin Altzibar, Edorta Ibarra, Jon Andreu, Jose Ignacio Garate, Iñigo Kortabarria
  • Argitaletxea: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua
  • ISSN: 0214-9001
  • Orrialdeak: 113-129

Egileez: Jokin Altzibar, Edorta Ibarra, Jon Andreu, Jose Ignacio Garate eta Iñigo Kortabarria UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Teknologia Elektronikoa Saileko ikertzaileak dira.
—————————————————–
Ekaia aldizkariarekin lankidetzan egindako atala.

ekaia aldizkaria 27. alea

2 iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.