Galileo Galilei eta Isaac Newton ahalik eta zehaztasun handienarekin saiatu ziren aztertzen Pisako dorreko harriak eta arboletako sagarrak nola erortzen ziren, harrietan eta sagarretan interesik ez bazuten ere. Harri eta sagar horiek teoria fisikoak ebaluatzeko izan zitzaketen datuetan interesa zutelako egiten zuten.
Era berean, futbol zelai batean lor daitezkeen datuak ere oso interesgarriak dira ekonomia aztertzeko. Ekonomistak gero eta gehiago oinarritzen dira giza-jarreren inguruko teorietan. Esaterako, John F. Nash-en teorietan (‘Buru miragarri bat’ filmak erakusten duen pertsonarena) ekonomia-merkatuenean, lan-baztertzerenean edota giza burmuinaren jarreran eragina duten merkatu eraginkorren teorietan.
Ignacio Palacios-Huertak, London School of Economicseko Ekonomia Katedraduna eta EHU/UPVko Ikerbasque Fundazioan ikertzailea, arestian aipatutako teoriak azalduko ditu maiatzaren 19an arratsaldeko 7etan Bilboko Azkuna Zentroan ‘Formula matematikoak eta zenbakiak: ‘Buru miragarri bat’-etik San Mamesera‘ izeneko hitzaldian.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
Oharra: Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Formula matematikoak eta zenbakiak: ‘Buru miragarri bat’-etik San Mamesera
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa (Arrikibar plaza, 4)
- Helbidea
- Bilbo