Gero eta informazio gehiago dugu gure inguruko eragile ezberdinek (elikadura, kutsadura, eguzkia eta bestelako konposatu fisiko, kimiko eta biologikoak) minbizi bat garatzeko ditugun aukerak nola baldintzatzen duten jakiteko. Zer da honi buruz jakin behar duguna, eta nola jokatu behar dugu?
Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikertzaileak, arlo honetan ikertzaileen lana nolakoa den eta haien emaitzak nola komunikatzen dituzten azalduko du. Azaroaren 11n, arratsaldeko 19:00etan, Azkuna Zentroan emango ditu xehetasun guztiak ‘Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia’ izeneko hitzaldian.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditorioan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo