Zomorroak. Oihana etxe barruan

Argitalpenak

Ez da beharrezkoa urrutiko oihan batera bidaiatzea modu guztietako izakiak ikusteko. Zure etxea oso garbi egon arren, bertan ere zomorro asko bizi dira.

Ez dituzte fakturak ordaintzen eta ez daude zure etxeko helbidean erroldatuta, baina zurekin bizi dira, ohean lo egiten dute eta komunean zehar ibiltzen dira. Zilarrezko arraintxoa, etxeko eulia edo armiarma hankaluzea dira gure ohiko pisukideetako batzuk.

zomorroak
Irudia: “Zomorroak. Oihana etxe barruan” liburuaren azala. (Iturria: CSIC Argitaletxea)

Zomorroak. Oihana etxe barruan liburua Jakin-egarri direnen jakin-mina bildumaren parte da. Jakin-minak bultzatuta egiten dira lorpen zientifiko handienetako asko “zergatik?” eta “nola?” galdetu zutenen jakin-minak bultzatuta. Bilduma honen xedea da ezagutza transmititzea, entretenitzea, eta, batez ere, jakin-egarri diren buruak inspiratzea.

Berta Paramok Arkitektura ikasi zuen, baina haurrentzako ilustrazioko master bat egin zuen eta hark norabidea aldatu zion. Paramok dio ilustratzeak pentsatzen eta mundua ikusteko duen modua adierazten laguntzen diola. Ez-fikzioan espezializatuta dago eta ikertzen dituen gai guztietan esploratu gabeko bideak egitea gustatzen zaio. Bere lehen liburu ilustratua, Cambio Climático (Litera Libros), World Illustration Awards sarietan aukeratu zen. Testuen eta ilustrazioen egile gisa idatzi zuen lehen liburuak, Fluidotecak (Litera Libros), Opera Primaren Aipamen Berezia jaso zuen Bologna Ragazzi Awards sarietan, Robotlandek (Zahorí Books) APIMen ez-fikziozko saria jaso zuen, eta Usaindu. Lurrinak, esentziak, hatsak eta kiratsak (CSIC eta Zahorí Books) The BRAW Amazing Bookself-en hautatu zuten.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Zomorroak. Oihana etxe barruan
  • Jatorrizko izenburua: Bichos. La jungla en casa
  • Egilea: Berta Páramo
  • Berrikuste zientifikoa: Laura López-Mascaraque
  • Itzulpena: Lete Itzulpenak
  • Argitaletxea: CSIC Argitaletxea / Zahorí
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2024
  • Orrialdeak: 50
  • ISBNa: 978-84-00-11270-7

Iturria:

CSIC Argitaletxea: Zomorroak. Oihana etxe barruan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.