Eta iraganera bidaiatu ahal izango bagenu?

Eta?

Luziak denboraren makina bat topatu du unibertsitateko sotoan. Nola funtzionatzen duen ikasi ostean, dinosauroei bisita egitea erabaki du. Ezin izan du ordea, ezin baitu bidaiatu makina lehenengoz martxan jarri zenetik harago.

Baina horretaz gain, paradoxa bat sortu dezake Luziak denboraren makinarekin. Etorkizuneko Luziak orainaldiko Luziari denboraren makinak nola funtzionatzen duen azaltzen duen paper-orri batzuk emango balizkio, orainaldiko Luziak liburu batean gorde ahalko lituzke aurkikuntza horiek. Etorkizunean Luzia helduak liburu hori topatu ahalko luke eta bertako informazioarekin, iraganeko Luziari kopia bat eraman. Baina zeinek idatzi du orduan liburua? Egia esateko, liburu hori ez du inork idatzi!

Eta…? ataleko bideoek galdera honi eta beste batzuei heltzen die, eta hainbat egoera hipotetiko zientziaren bidez azalen dira bertan. Atal hau Órbita Laika (@orbitalaika_tve) eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko elkarlanaren emaitza dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.