Esan ohi da galdu arte inork ez dakiela galdutakoak zenbat balio zuen. Hala gertatzen da batez ere bi egoera jakin batzuetan: maite dugun norbait galtzen dugunean eta gaixotzen garenean. Izan ere, osasuna oso garrantzitsua da, eta beste guztien aurretik doa “osasuna, dirua eta maitasuna” zerrenda ezagun horretan. Ez da harritzekoa herri-hurrenkera hori, zeren eta alferrik izango ditugu dirua eta maitasuna, osasuna galdua badugu.
Gure osasunaren zaindari naturala, immunitate-sistema da. Gutxitan hitz egiten da sistema honetaz, eta gizarteak ezer gutxi daki berari buruz. Sistemak, edonola, etengabe dihardu, inguruan guregana noiz sartuko milioika mikroorganismo ditugulako.
Txerto prebentiboak, gaizki ikusita daude gizarte esparru batean, baina haiek dira immunitate-sistema abian jartzen dutenak. Berez, aurretik ezagutu gabeko mikroorganismoarekiko kontaktuan jartzen dute gorputza, eta horri esker, organismoa, prest gelditzen da mikroorganismoei aurre egiteko. Ziztako bat nahiko da milioika bizi salbatzeko, eta badakigu urtero ohiko txertoak hartu gabe gelditzen direla 20 miloi bat bularreko haur. Horrela, 5 urtetik beherako 1.5 miloi ume hiltzen dira, erraz saihets litekeen gaixotasun baten ondorioz.
Indibiduoak dira zuzeneko onura lortzen dutenak, baina hala ere ahaztezinezkoa da gizartea bere osotasunean hartuta. Gizarte-immunitateaz hitz egin dezakegu bada, gizarte osoari eskaintzen baitzaio osasuna, txerto tasa altuen bidez. Behar bezainbesteko txertoak emanez gero, nekez egingo du gaixotasunak aurrera gizartean. Horrek babesa dakarkie txertoa hartzerik ez daukatenei ere, jaioberriei eta gaixo kronikoei alegia. Izan ere, gaixotasun-tasa dagoelarik, babesik gabekoak ez dira hain erraz kutsatuko. Guztizko immunitatea ez daukatenak ere salbu geldituko dira horrela, inongo txerto ere ez baita guztiz eraginkorra.
Gauzak horrela, txertoak oso aurrerapen handia dira gizarte-osasunean eta beraiei uko egitea oso arriskutsua da. Izan ere, gizarte osoaren immunitate tasak balio batetik behera egiten duenean, gaixotasun berriak sor daitezke. Adibidez, poliomielitis ia guzti ezabatuta dago egun, baina kalkulatzen da gutxi gorabehera %80-86 dela gizarte-immunitatearentzako atalasea, eta txerto tasak hortik behera egiten badu, baliteke bestelako neurri guztiak nahiko ez izatea gaixotasuna geldiarazteko. Gaixotasuna berriz sortzekotan, azkar hedatuko litzateke bestelako gaixotasun kroniko bat dutenengan, txertoa eraginkorra ez den gizakiengan edo besterik gabe txertoari uko egin diotenengan zehar. Oraingoz, baztanga da mundutik guztiz ezabatu den gaixotasun bakarra, eta azpimarratzekoa da bere aurkako txertoa dela 1796. urtearen inguruan abian jarri zena.
Edonola, immunitate-sistemak huts egiten du batzuetan, eta organismo propioaren zelulen aurka egiten du. Kasu horretan, immunoeskasiak azaltzen dira, immunitate-sistemak berak eraginda. Ez dakigu zergatik gertatzen den, baina erreuma-artritisa eta esklerosi anitza dira adibide ikaragarrietako batzuk.
Hainbatetan sistemak ez jardutea nahi dugu. Hala da organoak transplantatzen direnean, horrelakoetan ez dugulako nahi immunitate-sistemak kanpotarren aurka aritzerik. Izan ere, medikuek hartzaileekiko bateragarriak diren emaileak aukeratu behar dituzte. Horretan, laguntza handia eman dute genetikaren aurrerapenek, esparru honetan zehazten baita emaile eta hartzailearen arteko bateragarritasuna, eta ondorioz horrela lortzen baita organoa onartua izatea eta ondo funtzionatzea.
Laborategiko bateragarritasun-frogek agerian uzten dute zehazki zein osagai genetikok duten bateragarritasun handiena, eta horrela ondo aukeratu daiteke gaixo batentzat egokiena izango den organoa.
Hain zuzen ere, fibromialgia bezalako autoimmunitate-gaixotasunen azterketari esker, zientzialariei lana erraztu egin zaie, transplanteek immunitate-sistemaren aktibazio erabatekoa eragiten dutelako. Azken batean, sistemak berdin jokatzen du organo transplantatu zein tumore baten aurka.
Gauzak horrela, zergatik ez ote du mekanismo honek minbiziaren aurka egiten, baldin eta arrotza dena ondo bereizten badu?
Badago immunitate-zaintza bat, tumorea oso handia ez denean ezabatzen duena. Hala ere, ezin esan daiteke horrelakoetan gorputz osoko tumore-zelula guztiak ezabatzen direnik. Adibidez, immunitate-sistemaren eraginetik at gelditzen dira, bai antigenorik sortzen ez duten tumore-zelulak, bai eta immunitate-sistemaren kontrolerako eta desbideratzerako zitosinak ekoizten dituzten zelulak. Horrela, tumore-zelulak ugaldu egiten dira eta azkenean minbizia eragiten dute.
Zientzialariak HIES edo Ebola bezalako gaixotasunen aurkako tratamendu bat garatzen ari dira, terapiako txertoetan oinarrituta. Gaixotasun prebentiboen kasuan ez bezala, beste hauek dagoeneko garatuak dauden gaixotasunen aurka erabiltzekoak izango dira. HIESaren kasuan, txerto hauek GIBaren aurkako immunitate-erantzunak sustatuko dituzte, infekzioa kontrolatu ahal izateko. Egun, uste dute txerto hauek nekez ezabatuko dutela birusa organismoan (hau da, nekez osatuko dituztela gaixoak), baina espero dute gaixoek aukera izango dutela denboraldi batean erretrobirusaren aurkako farmakoak hartu gabe egoteko. Izan ere, baliteke immunitate-sistemak berak birusaren ugalkuntza geldiaraztea.
Bestetik Ebolaren aurkako bi txerto daude dagoeneko saio klinikoetako hirugarren fasean. Kanadako Herri Osasunerako Agentzia eta GSK enpresa farmazeutikoa garatzen ari dira bi txertoak; une honetan saiatzen ari dira Ginean birusak jotako gaixo batzuetan txertoak izan dezakeen eraginkortasuna probatzen. Bere eraginkortasuna egiaztatzen bada, estimatu dute amaiera emango litzaiokeela epidemia honi, eta areago, gaixotasunaren agerraldi berrien agerpena saihestuko litzatekeela.
Hau guztia esanda, gogoratu beharrekoa da urtero apirilaren Immunologiaren nazioarteko eguna ospatzen dela. Diziplina honi gehiago erreparatuko beharko genioke nire ustez, oso harreman estuetan dagoelako gure osasunarekin.
Erreferentzia bibliografikoak
- Japoniako Immunologia Elkartea; ‘Sistema-immunitarioaren misterioak’; ISBN 978-84-942571-2-4
- History and Epidemiology of Global Smallpox Eradication (1.5MB). CDC.
Egileaz: Maria José Moreno (@mariajo_moreno) kazetaria da.
Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.
2 iruzkinak
[…] Gero, bere DNA zelula ostalariaren DNAn integratzen du. Birusak sortzen duen infekzioak immunitate-sistema suntsitu egiten […]
[…] Immunitate-sistemak gaixotasunen eta infekzioen aurka babesten gaitu, baina gaitz horietako bat izanez gero, sistemak erreakzionatu, eta akatsa batek jota bere organoen eta ehunen aurka egiten du. Azalpen metaforiko hark Las defensas liburua gogoratzera eraman ninduen, duela hiru urte Gabi […]