Hizkuntza eta kultura-aniztasuna hezkuntzan hizpide Hezkuntza-frogak jardunaldian

Ekitaldiak

Hezkuntza-frogak jardunaldia bueltan da beste urte batez, ebidentzia zientifikotik abiatuta egungo hezkuntza-estrategien eraginkortasuna berrikusteko. Mintegiaren zazpigarren edizioan aztertuko diren gaietako batzuk honako hauek izango dira: ahozko hizkuntzaren garapena haurtzaroan, gai berari buruzko errealitate desberdinak sortzeko duen ahalmena, eta ingurune kultura-aniztunetako ikaskuntzaren aberastasuna.

kultura-aniztasuna

Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra eta Bilboko Hezkuntza Fakultatearen arteko lankidetzari esker burutuko da otsailaren 21ean, goizeko 9:15ean hasita eguerdiko 13:40ak arte. Jardunaldia UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko (Leioa) Juliana Agirrezabala aretoan izango da. Hitzaldiak Euskal Herriko eta Espainiako aditu ugarik emango dituzte; batez ere, hezkuntza, heziketa eta irakaskuntza arloko jakitunak izango dira hizlariak.

Mintegiaren zazpigarren edizioa hezkuntza arloko profesionalei eta, etorkizunean, kolektibo horretako kide izango direnei zuzenduta dago. Helburua da gaur egun erabiltzen diren estrategien baliagarritasunari buruzko hausnarketa partekatua ahalbidetzea, ebidentzia zientifikotik abiatuta.

Egitaraua:

  • 09:15 Aurkezpena
  • 09:30 – Julián Palazón, Valentziako Nazioarteko Unibertsitatea: “Ahozko hizkuntzaren garapena Haur Hezkuntzan”
  • 10:10 – Lorena Pérez, Errioxako Unibertsitatea: “Esadazu nola hitz egiten duzun hezkuntzari buruz eta esango dizut nola pentsatzen duzun”
  • 10:50 – Gemma Lluch, Valentziako Unibertsitatea: “Ondare literarioaz gozatzeko eskubidea. Eskola-liburutegiaren garrantzia”
  • 11:30 Atsedena
  • 12:00 – Andrea Khalfaqui, Euskal Herriko Unibertsitatea: “Testuinguru multikulturaletan ikastea eta bizitzea Haur Hezkuntzan: ebidentzietan oinarritutako begirada informatua”
  • 12:40 – Marta Ferrero, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa: “Ikasteko estrategia eraginkorrak. Ezezagun handiak”
  • 13:10 – 13:40 Mahai-ingurua

Ezaugarriak:

Izen-ematea: sarrera librea izango da lekuak bete arte, baina beharrezkoa da inskripzioa. Horretarako kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da, izen-abizenak eta lan tokia edo zeregina adierazita.

Streaminga: bertara joaterik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute jardunaldia https://ehutb.ehu.eus/canal1 helbidean.

Hizlariak:

Julián Palazón Hezkuntza Zientzietan doktorea, psikologoa, pedagogoa eta irakaslea da Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean (VIU). Era berean, Ikaskuntza Zailtasun Espezifikoetan Esku Hartzeko Taldean (INDEA) laguntzen du. Talde horretan, irakurketa, idazketa, hizkuntza eta hizketa hobetzeko hezkuntza-programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzen ditu.

Lorena Pérez Hizkuntzalaritza Kognitiboko katedraduna da Errioxako Unibertsitatean, eta GRISSU ikerketa-taldeko kidea (Semantika, Sintaxia eta Hizkuntzaren Erabilerari buruzko Errioxako Ikerketa Taldea) eta Campus Iberuseko ICON-Cognción en Acción ekintza-taldeko kidea ere bada. Hizkuntza ikertzen du, komunikatzeko eta munduaz hitz egiteko ez ezik, ulertzeko eta elkar ulertzeko ere balio digun tresna gisa.

Gemma Luch Literaturako katedraduna da Valentziako Unibertsitatean (UV), eta irakaslea Filologia katalaneko Sailean. 30 urteko ibilbidea egin du ikerketaren esparruan ikertzen eta ezagutza transferitzen. Kanon ez-akademikoa, politikak eta irakurketaren eta liburutegiaren sustapena ditu ikergai.

Andrea Khalfaoui Hezkuntzan doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean eta gaur egun irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Sailean. Bere ikerketa-ildoa ikasle zaurgarrien arrakasta akademiko eta sozialaren sustapenean oinarritzen da, batez ere ijito etniakoena eta ikasle migratzaileena.

Marta Ferrero Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (UAM) Irakasleen Prestakuntza eta Hezkuntza Fakultateko Ikerketa eta Transferentzia dekanordea da. Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: ideia okerrak identifikatzea eta murriztea ikasten ari diren edo lanean ari diren irakasleen artean, eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei aplikatutako psikologia kognitiboa.

Hizkuntza eta kultura-aniztasuna hezkuntzan hizpide Hezkuntza-frogak jardunaldian

Data
Ordutegia
09:00etatik 14:00etara
Tokia
Juliana Agirrezabala aretoa
Helbidea
UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza fakultatea. Sarriena auzoa, z/g, Leioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.