Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.
Leku txikietan geratzen denean, ura hoztean izotz-kristalak sortu beharrean, solido amorfoa sor dezake, beira esaten zaiona. Fenomenoa sakon ezagutzeak eremu desberdinenetan ditu aplikazioak. DIPCko jendeak Confined water vitrification-en.
Noizbait Marten biziaren antzeko zerbait aurkitzen bada, bakterio baten antzeko zerbaiten antza izatea da probableena. Maria Rosa Pino Otín Life on Mars? It probably looks like something you’d find in your stomach
Duela zortzi urte aurreikusi zen bere existentzia, eta orain esperimentalki oso modu burutsuan frogatu da. Quantum tornado in momentum space experimentally demonstrated
Menopausiaren sintoma batzuk oso ezgaitzaileak izan daitezke emakumeentzat, agian ez haibeste fisikoki, psikologikoki baino. Hormonak erabiltzea eskatzen ez duen irtenbide bat egon daitekeela pentsatzeko zantzuak daude. Elinzanetant, a (possible) relief for menopausal hot flashes, Rosa Garía-Verdugo.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.