100 kontu planeta salbatzeko

Argitalpenak

Imajinatzen al duzu artilezko jertseek pinguinoak salbatzen laguntzen dutela? Eta hanburgesa gutxiago jateak uraren kontsumoa murrizten duela? 100 kontu planeta salbatzeko (2021) liburuak ingurumenaren aldeko ehun ekintza harrigarri eta inspiratzaile bildu ditu, zientzia, jakin-mina eta eguneroko bizitzarekin uztartuz. Irakurle gazte zein helduak gonbidatzen ditu mundua modu arduratsuagoan bizitzera, istorio xelebre eta galdera interesgarri askoren bidez.

planeta salbatzeko
Irudia: 100 kontu planeta salbatzeko liburuaren azala. (Iturria: Ttarttalo)

Nola lagun dezakete bakterioek plastikozko hondakinak desegiten? Eguzki– eta haize-energiaren bidez beharko genukeen energia guztia sortzea posible al da? Nola funtzionatzen du hazi-bankuek klima-aldaketari aurre egiteko? Galdera horiek eta askoz gehiago azaltzen dira liburu honetan. Ez da entziklopedia tekniko bat, baina bai ingurumenaren zientziaz jabetzeko abiapuntu ezin hobea.

Ttarttalo argitaletxearen lan honek informazioa eta ilustrazioak uztartzen ditu formatu erakargarri batean, eta ekologian interesa duten guztientzako egokia da: eskoletan lantzeko, familian irakurtzeko edo norbere kabuz gozatzeko. Mundua aldatzeko 100 modu erakusten ditu, bakoitza xehetasun txikietan oinarrituta baina gogoeta sakonetara bultzatzen duena.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: 100 kontu planeta salbatzeko
  • Egileak: Jerome Martin, Alice James, Rose Hall, Tom Mumbray, Lan Cook, Darran Stobbart eta Eddie Reynolds
  • Ilustratzaileak: Federico Mariani, Parko Polo, Dominique Byron, Dale Edwin Murray, Jake Williams eta Ollie Hoff
  • Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena Uranga
  • Argitaletxea: Ttarttalo
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2021
  • Orrialdeak: 128
  • ISBNa: 9788498438994

Iturria:

Ttarttalo argitaletxea: 100 kontu planeta salbatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.