Ezjakintasunaren kartografia #548

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Ezjakintasunaren kartografian astean zehar Mapping Ignorance blogean ingelesez argitaratutako artikuluen mamia euskaraz biltzen duen gehigarria da.


Egun osoa maskoten artean ibiltzeak osasun-arriskuak ditu. Maskotak partekatzen badira, gainera, arriskutsua izan daiteke osasun publikoarentzat.Pet cafés and public health, new insights on bacterial resistance, Diogo Roque.

Osasunerako arriskuez ari garela, zenbait janari prestatzeko egiten diren praktika batzuk ere arriskutsuak izan daitezke. Batzuk bioteknologia hutsez konpontzen dira. Igor Baroja-Coreagaren . Mitigating health risks through targeted microbial interventions

Konplexuen, ioi metaliko bat ligando ezberdinez inguraturik dagoen konposatu kimiko horien, mundua liluragarria da zientzia hutsaren ikuspuntutik, baina are gehiago zientzia aplikatuarenetik. Orain, arau bat hautsi berri da (ez lege bat), iraganean aurrerapen asko ahalbidetu dituena, eta, gainera, erreferentzia-konplexu batean egin da, eta horrek are gehiago handitu ditzake aplikazioak. From 18- to 20-electron ferrocene derivatives

Entzefaloaren odol-fluxua eteten denean, neuronak hil egiten dira, eta funtzio kognitibo askotan eragiten du. Errekuperazioa hobetzeko, neuronak berreskuratu behar dira, eta horretan, DIPCko jendeak bide berri bat aurkitu du. Rewiring the brain: How blocking adenosine boosts stroke healing


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.