Ezjakintasunaren kartografia #124

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 124

Denoi ezaguna egingo zaigu, edo egin beharko zitzaigun behintzat, gure espezieak Afrikan eboluzionatu zuela eta handik irten zela beste lurralde batzuetara abiatzeko. Hala ere, haietako batzuk Afrikara bueltatu ziren Paleolitoan. Montse Hervella eta Conchi de La Rúak azaltzen dizkigute xehetasunak Evolution: A Palaeolithic back migration to Africa artikuluan.

Plasmodioum protozoo bizkarroia da, eltxoetan ostatzen da eta eltxoen portaera moldatzeko gai da. Izan ere, Plasmodioumak gizakiok ziztatzera behartzen du eltxoa. Nola da posible? Horixe da José Ramón Alonsok kontatzen diguna Fatal attraction artikuluan.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>