100 kontu ondo ezagutzeko zientzia

Argitalpenak

Zientzia dibertigarria eta harrigarria izan daiteke, batez ere 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia (2021) liburuan planteatzen den moduan. Zer da Unibertsoa? Zenbat bihotz dituzte olagarroek? Nola laguntzen diete narbalek ozeanografoei? Galdera bitxi eta jakin-mina pizten duten horiek eta beste asko azaltzen dira liburu honetan, ezagutza zientifikoa modu erraz, arin eta ikusgarrian hurbilduz.

kontu ondo
Irudia: 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia liburuaren azala. (Iturria: Ttarttalo argitaletxea)

Ttarttalo argitaletxearen lan honetan zientzia-arlo askotako edukia aurkituko dugu: fisika kuantikoa, genetika, elektrizitate estatikoa, materia eta energia, bizidunen ezaugarriak… Denak testu labur eta infografia koloretsu ugarirekin lagunduta.

8 eta 10 urte arteko irakurleentzat gomendatua dagoen arren, edozein adinetako irakurleek goza dezakete liburu honekin. Marie Curie, Einstein eta beste hainbat zientzialari handi ezagutzeko aukera eskaintzen du, eta mila datu eta kuriositate bitxiren bidez gure inguruko mundua hobeto ulertzeko ulertzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia
  • Egileak: Alex Frith, Jerome Martin, Minna Lacey eta Jonathan Melmoth
  • Ilustratzaileak: Federico Mariani eta Jorge Martin
  • Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena Uranga
  • Argitaletxea: Ttarttalo
  • Hizkuntza: Euskara
  • Urtea: 2021
  • Orrialdeak: 128
  • ISBNa: 9788498436372

Iturria:

Ttarttalo argitaletxea: 100 kontu ondo ezagutzeko zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.