Kiñuren begirada: eklipseak
Gauez zerura begiratzen dugunean, Eguzkia, Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari direla ahaztu ohi dugu. Baina noizean behin, hiru gorputz horiek lerrokatzen direnean, ikuskizun astronomiko ikusgarria gertatzen da: eklipsea. Gaur, gure kirikiñoak, bere segurtasunerako betaurreko aproposak jantzita, fenomeno horri erreparatu dio. Eklipseak gorputz zerutar batek beste bat aldi baterako estaltzen edo iluntzen duenean gertatzen dira, eta lerrokatzearen arabera bi mota nagusi bereizten ditugu: eguzki-eklipseak eta ilargi-eklipseak.
Historian zehar, ikerketa zientifiko ugari bultzatzeko tresna baliagarria izan dira eklipseak. Adibidez, eguzki-eklipse osoek Eguzkiaren koroa aztertzea ahalbidetzen dute, hau da, normalean behatu ezin den Eguzkiaren atmosferaren kanpoko geruza. Ezagutzen den lehen eguzki-eklipsearen erregistroa, esaterako, K.a. 2136. urtekoa da, Txinan. Gaurkoan, Kiñuk eklipseen faseak eta zeruan gertatzen diren lerrokadura harrigarri horien sekretuak erakutsiko dizkigu.

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.
Egileaz:
Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.