Jakin-mina programa abian da jada

Dibulgazioa

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Jakin-mina programa jarri du abian 2015/2016 ikasturtean ere. Unibertsitate aurreko ikasleei zuzenduta dagoen hitzaldien programa da Jakin-mina eta 5. edizioa da hau.

Txema Asua

Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina piztu, ezezaguna bilatzera anima daitezen bultzatuz.

Aurreko edizioetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko ikastetxe bakoitzak 4 ikasle aurkez ditzake gehienez. 4. DBHko ikasleak dira helburu, baina ikastetxearen irizpidearen arabera, adin-tartea zabal daiteke. Ikasleek hitzaldi guztietara etorriko diren konpromisoa hartu behar dute eta, hala eginez gero, parte hartze ziurtagiria eskuratuko lukete egitasmoa amaitu eta gero.

Programa honetan parte hartzeko ikasleak aurkeztu nahi dituzten ikastetxeak Jakiunderekin jarri beharko dira harremanetan posta elektroniko bidez (akademia@jakiunde.org). Jakiundeko webgunean edo 943225773 telefonora deituz eskura daiteke Jakin-mina programari buruzko informazio gehiago.

Hona hemen ikasturte honi dagokion egitaraua. Parte hartuko duten ikasleak ziklo bateko hitzaldietara joango dira eta ziklo bakoitzak bost hitzaldi hartzen ditu barne. Emango den hizkuntzaz adierazita dago hitzaldiaren izenburua.

Gasteiz

  • [2015eko azaroaren 20an] Santi de Pablo: El cine, ¿una forma de aprender Historia?
  • [2015eko abenduaren 11n] Monserrat Otero: Beneficios de la Actividad Física en diferentes poblaciones
  • [2016ko urtarrilaren 15ean] Lourdes Basabe Desmonts: Integrated microfluidics, lab on a chip technology
  • [2016ko urtarrilaren 29an] Amaia Ibarraran: Txikanoak
  • [2016ko otsailaren 12an] Bittor Rodriguez: Zergatik jaten dugu jaten duguna?

Bilbo 1

  • [2015eko azaroaren 20an] Conchi de la Rua: “Escrito en los huesos”, visita guiada a la exposición antropológica en el Museo Arqueológico de Bizkaia.
  • [2015eko abenduaren 18an] Leire Escajedo: Teknologia biometrikoak eta Pertsonen identifikazioa. Zuzenbidetik begirada
  • [2016ko urtarrilaren 16an] Eva Ferreira: Sex, games and politics
  • [2016ko otsailaren 5ean] Pedro Pablo Gil Crespo: Cristalografía: La arquitectura de los minerales
  • [2016ko otsailaren 26an] Jasone Astorga: Smart cities: etorkizuneko hiriak jada hemen!

Bilbo 2

  • [2015eko azaroaren 20an] Maribel Egizabal: Bilbao una mirada desde la antropología. Observando la diversidad
  • [2015eko azaroaren 27an] Conchi de la Rua: “Escrito en los huesos”, visita guiada a la exposición antropológica en el Museo Arqueológico de Bizkaia.
  • [2015eko abenduaren 11n] Ignacio Palacios Huerta: Beautiful Game Theory and the Beautiful Data Set
  • [2016ko urtarrilaren 22an] Estibaliz Capetillo: Aurrerapenak Alzheimer gaixotasunaren ikerketan
  • [2016ko otsailaren 12an] Aitor Erkoreka: Nola erabiltzen du gure etxeak energia?

Bilbo 3

  • [2015eko azaroaren 13an] Montse Hervella: “Escrito en los huesos”, visita guiada a la exposición antropológica en el Museo Arqueológico de Bizkaia.
  • [2015eko azaroaren 27an] Iker Badiola: Treating cancer
  • [2016ko urtarrilaren 29an] Helena Matute: No te fíes
  • [2016ko otsailaren 19an] Jon Landa: Giza eskubideak: zer dira? zeozertarako balio al dute?
  • [2016ko martxoaren 4an] Josu Larrinaga Arza: Euskal pop musikaren hotsak, gizartearen isla?

Donostia 1

  • [2015eko azaroaren 20an] Hubie Chen: The limits of computation
  • [2015eko abenduaren 11n] Antxon Santamaria: Bizkor edo motel: Solidoak eta likidoak Erreologiaren munduan
  • [2016ko urtarrilaren 15ean] Itziar Alkorta: Legezkoa al da Iron Man?
  • [2016ko urtarrilaren 29an] Ana María de Arce Borda: Un sitio para cada cosa (anatomía funcional del cerebro)
  • [2016ko otsailaren 12an] Pío Pérez Aldasoro: Zeruan izarrak daude Itsasaldetik: Euskal arrantzaleen lana

Donostia 2

  • [2015eko azaroaren 20an] Carmen Agoués: Zertarako behar dugu administrazioa eta kontrolatu bere boterea?
  • [2015eko abenduaren 18an] Felix Zubia Olascoaga: Bihotza: egitura, funztioa eta gaixotasunak
  • [2016ko urtarrilaren 22an] Luis Hueso: De la bombilla a la nanoelectrónica en casa
  • [2016ko otsailaren 5ean] Margaret Bullen: Women in the Alarde. Why all the fuss?
  • [2016ko otsailaren 19an] Ana I Vergara: El poder de las emociones

Iruñea

  • [2015eko azaroaren 7an]: César Martín: Arquitectura y Biología aplicadas a la transferencia de calor: La oreja de elefante
  • [2015eko abenduaren 11n] Inés Olza: Discurso público: Cómo se asesora a un político
  • [2016ko urtarrilaren 15ean] Ignacio López Goñi: Brucellosis: how to develop novel vaccines against a neglected infectious disease
  • [2016ko otsailaren 5ean] Julia Pavón El Camino de Santiago: ¿una camino hacia dónde?
  • [2016ko otsailaren 19an] Ignacio Oyarzabal: Gure menuaren bidez ingurua eraldatzen

Arrasate

  • [2015eko abenduaren 18an] Elena Zárraga: Perfiles profesionales de futuro. Una visión desde la empresa
  • [2016ko urtarrilaren 15ean] Sain Lopez: TEAMpreneurship: the opportuny of creating your own path
  • [2016ko urtarrilaren 29an] Iñaki Velez de Mendizabal: Makinek ere hitz egiten dute
  • [2016ko otsailaren 26an] Aitor Zuberogoitia: Sormen-ekosistema baten hazia ereiten
  • [2016ko martxaren 11n] Juan Carlos Arboleya: Interacciones de Ciencia y Cocina: ¿moda o cambio de paradigma?

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.