Kiñuren begirada: onddoak

Kiñuren begirada

1 min

Kiñuren begirada: onddoak

Gaur, gure kirikiñoak Fungi erreinuan murgilduko gaitu, munduko txoko askotan aurki ditzakegun bizidun horien ezaugarriak ezagutzeko. Onddoak Ekosistemen funtzionamenduan funtsezkoak dira, eta landareekin harreman estuak ere izaten dituzte. Batzuk begi hutsez ikus daitezke, basoan aurkitzen ditugun perretxikoak, esaterako; beste batzuk, berriz, mikroskopikoak dira, hala nola lizunak eta legamiak.

Onddoek, gainera, gizakion bizitzan ere eragin handia dute. Adibidez, Penicillium rubens onddoari esker aurkitu zen penizilina, bakterioek eragindako infekzioen aurka erabiltzen den lehen antibiotikoa. Beste onddo batzuek, ordea, gaixotasunak eragin ditzakete, organismoaren eta mikroorganismoaren arteko oreka hausten denean. Gure kirikiñoak onddoen mundu askotarikoa erakutsiko digu: ekosistemen orekarako ezinbestekoak diren bizidunak, gure osasunean eragina dutenak eta zientziarako aukera interesgarriak eskaintzen dituztenak.

Hilero, azkenengo ostiralean, Kiñuk bisitatuko du Zientzia Kaiera bloga. Kiñuren begirada gure triku txikiaren tartea izango da eta haren eskutik gure egileek argitaratu duten gai zientifikoren bati buruzko daturik bitxienak ekarriko dizkigu fin.


Egileaz:

Maddi Astigarraga Bergara (IG: @xomorro_) Biomedikuntzan graduatua, EHUko Ilustrazio Zientifikoko masterra egin du eta ilustratzailea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.