Asiatik datorren liztorra

Ekitaldiak

2006an vespa velutina izeneko liztorra iritsi zen Europara eta harrez geroztik Frantzian eta Iberiar penintsulako ipar-ekialdean barrena hedatu da.

Inbasio honek bi ondorio ekar ditzake. Lehena ekologikoa da, Asiako liztorra erleak harrapatzeaz gain beste polinizatzaile askoren harraparia izan daitekeelako, eta horrek biodibertsitatea murriztu dezakeelako. Bigarren efektua ekonomikoa izango litzateke, intsektu honek galera izugarriak sortu baititzake ezti-erleen kolonietan.

vespa velutina

Urtarrilaren 12an, arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroan, Juan Carlos Iturrondobeitia UPV/EHUko Artropodoen Zoologiako katedradunak gai honi buruz hitz egingo du “Asiatik datorren liztorra” izeneko hitzaldian.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean urtarrilaren 1etik aurrera. Aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Asiatik datorren liztorra

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.