Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Ustez, mundu-ikuskera newtondarraren determinismoarekin amaitu zuen kuantikak. Laplace deabruan omen zegoen mundu-ikuskera horren pertsonifikazioa. Baina egia esan inoiz ez zen existitu ikuskera hori. Jesús Zamora Bonillaren bidez jakin dugu: Classical indeterminism, or Laplace’s Demon’s nightmare.
Inurriak ezkertiarrak dira. Bai, baina ez da pentsatzen duzun horrengatik. José Ramón Alonsok ematen digu azalpena: Lefties.
Osagarritasun printzipioa, mekanika kuantikoari buruzko Copenhagueren interpretazioaren oinarrizko alderdia da. Formula bakar bat ere erabili gabe, hemen duzu DIPCkoek ematen diguten azalpena gai honetaz: The complementarity principle.
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.