Azken urteotan infekzio ezberdinak hedatu dira munduan barrena. Ebola, MERS, SARS edo hegaztien gripe ezberdinak, esaterako, haien ohiko esparru geografikotik atera dira beste lurralde batzuetara iritsiz. Azken hilabeteotan ahoz aho dabil gure inguruan ezezaguna zen birus baten izena: Zika. Zeintzuk dira bere ezaugarriak? Guretzako mehatxua al da? Nola globalizatzen ari dira gaixotasun hauek?
Miren Basaras UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Zika birusa: azkenaurreko mehatxua?‘ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau apirilaren 12an burutuko da Azkuna Zentroan arratsaldeko 19:00etan, eta euskaraz egingo da.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida Aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.
Zika birusa: azkenaurreko mehatxua?
- Hasiera data
- Amaiera data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo