Grabitazio uhinen detekzioa: astronomia berriaren sorrera

Ekitaldiak

ONDAS GRAVITACIONALES

Iragan otsailaren 11n astronomiaren garai berri bati eman genion hasiera. Egun horretan, Grabitazio Uhinen Laser Interferometriako Behatokiak (LIGO) uhin grabitazionalak lehenengoz detektatu zituela eman zuen aditzera, azeleratutako objektu masiboek espazio-denboran eragindako bibrazioak, alegia. Albert Einsteinek duela mende bat aurreikusi zituen, eta bagenituen existitzen zirenaren zeharkako frogak, baina orain arte ezin izan dira uhinok detektatu. Baina zertan datza fenomeno hori? Zergatik izan da hain garrantzitsua haien aurkikuntza eta zein dira fisikan eta astronomian izango dituen ondorioak?

José Juan Blanco-Pillado, Jon Urrestilla eta Raül Vera fisikariek, UPV/EHUko Fisika Teorikoko eta Zientziaren Historiako Departamentuko irakasleek erantzungo diete galdera horiei ‘La detección de ondas gravitacionales: el nacimiento de una nueva astronomía’ izeneko (‘Grabitazio uhinen detekzioa: astronomia berriaren sorrera’) hitzaldi eta mahai-inguruan, zeina Azkuna Zentroan egingo den apirilaren 27an arratsaldeko 19:00etan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Auditoriumean eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Grabitazio uhinen detekzioa: astronomia berriaren sorrera

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.