On Zientzia: Ideiak ukitzen 3D inprimagailuekin

Dibulgazioa

“Sortzea ikastea baino gehiago da, sortzea baita bizitzaren benetako esentzia” Barthold Georg (1776-1831)

Ideia bat daukazu, imajinatu egiten duzu eta hurrengo pausua ideia gauzatzea da baina horretarako zerbait behar da. Agian, 3D inprimagailu batek lagun gaitzake, ez duzue uste? Baina noiz sortu ziren? Zertarako erabil daitezke?

80. hamarkadan sortu ziren makina hauek ibilbide luzea egin dute esparru profesionaletik gure etxeetara iritsi arte. Ibilbide hori da erakutsiko digutena “ideiak ukitzen” bideoan, 2015ean On Zientzia lehiaketan euskarazko bideorik onenaren saria jaso zuen lantaldeko kideek: Karmele Mitxelena, David Muñoz, Sara Otaegi eta Aimar Perezek.

ideiak ukitzen from On Zientzia on Vimeo.


Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa honen seigarren edizioa antolatu dute, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.

Bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, eta gaia librea da. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistaz inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.

Hiru kategoria ditu On Zientzia lehiaketak. Dibulgazio-bideo onena, euskarazko lanik onenena eta 18 urtetik beherakoek egindako bideo onena. Lehiaketan parte hartzeko, izena emateko inprimakia bete eta lana apirilak 27 baino lehen bidali behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.