Lee Smolin (1955), Estatu Batuetako fisikari teorikoa da eta grabitate kuantikoa, kosmologia eta teoria kuantikoa ikertzen ditu. Darwinen teorien hautespen naturalari, eboluzioaren legeei eta egokitzapenari buruzko ikuspegi oso berezia du: teoria horietan jasotako ideiak tximinoei, hegaztiei edo apoarmatuei aplikatu beharrean, galaxiak, partikulak eta kosmosaren konstante fisikoak ikertzeko erabiltzen ditu.
Lee Smolin: “Azken batean, zientzialariak zorte oneko jendea gara: nahi dugun horretan jolas gaitezke, bizitzan osoan”.
Egileez: Eduardo Herrera Fernandez, Leire Fernandez Inurritegi eta Maria Perez Mena UPV/EHUko Letraz – Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldeko ikertzaileak dira.
Aipua eta irudia UPV/EHUko Zientzia Astea: Alfabetatze zientifikoa Alfabetización científica liburutik jaso dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu egileei eta UPV/EHUko Zientzia Astearen arduradunei, edukia blogean argitaratzeko baimena emateagatik.