Leku bateko maila sozioekonomikoa eta bertako herritarren osasuna lotuta daude? Urte askotan zehar euskal herritarrek beste erkidegoetako herritarrek baino osasun hobea zutela uste izan da. Ikerketa berri baten ondorioen arabera gure lurraldean ere ezberdintasun adierazgarriak daude. Ikerketak erakusten du heriotza-tasan ezberdintasun substantzialak daudela Euskadiko leku ezberdinen artean eta honen arrazoia, besteak beste, eremu geografiko bakoitzaren maila sozioekonomikoa dela.
UPV/EHUn Estatistikan doktorea den Imanol Montoya Arronizek gai hauek aztertuko ditu “Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak ere badaude” izenburua duen hitzaldi eta mahai-inguruan, urriaren 26an Azkuna Zentroan. Zientziateka programaren barruan eskainiko den hitzaldi hau gaztelaniaz izango da.
Zientziateka hilean birritan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.
Gizarte-ezberdintasunek hil egiten dute Euskadin? Bai, eta zifrak ere badaude
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
- Helbidea
- Bilbo