Myriam Gorospe: Zahartzearen misterioak argitu nahian
Uxue Razkin
Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa zeharkatzera eta hein handi batean, AEBtako finantzaketak eta azpiegiturak. Egun, Estatu Batuetako Zahartzearen Institutu Nazionalean dihardu ikertzaile (NIA), gizakiaren zahartze prozesuak argitzen.

Emakume zientzialariez inguraturik egon da betidanik. āEskolan, biologiako irakasleak emakumeak ziren, eta nire izebetako bik arlo hori ikasi zuten. Halere, ez nintzen lanean hasi emakume zientzialariekin Biologiako karrera ikasten hasi nintzen arteā, azaltzen du Gorospek. Donostian jaio bazen ere, Madrilen gauzatu zituen ikasketak. Biologia izan zuen hautu āhiru urte igaro zituen AlcalĆ” de Henareseko Unibertsitatean eta bi, Madrilgo Unibertsitate Konplutenseanā. Bosgarren urtean ākontatzen du donostiarrakā beka bat eskatu zuen AEBtako unibertsitate batzuetan eta nahiko zaila izan zen esperientzia, āgauzak erraztuko zituen Internet ez zegoelako 1989. urtean!ā. Azkenean, kosta ala kosta, lortu zuen bere eskaera porturatzea: āBeka eman zidaten doktoretza SUNYn (State University of New York) egiteko. 1993. urtean amaitu nuenā.
Bere lanaren ildo nagusia
Bere laborategian lanean diharduten ikertzaileek gizakiaren zahartzearen oinarri genetikoa, molekularra eta zelularra aztertzen dute. Gorospe zehaztasunetan sartzen da jarraian: āGure geneen espresio patroiak ikertzen ditugu; hau da, gure zelulek momentu oro sortzen dituzten proteinak ditugu ikergaiā. Jarraitzen du azaltzen oinarrizkoa iruditzen zaiela giza biologiaren ikuspegi hori ulertzea. Izan ere, eta donostiarrak azaltzen duen legez, zahartzearen prozesuari zuzenean eragiten dio, eta baita zahartzaroan pairatzen diren gaixotasunei ere.
Zahartzearen prozesua oso konplexua da. Horri buruz galdetuta, erantzuten du zientzialariek orotariko iritziak dituztela gai honen inguruan. Halere, gehitzen du, berauen azalpenak bat datozela jarraian Gorospek azaltzen duen ideia jakin honekin: āGuztiok bat gatoz esaten dugunean gizakiaren gorputza ahulagoa bihurtzen dela pixkanaka gaixotasun kroniko batzuen aurrean eta era berean, gertatzen da ere zahartze ahala, funtzio fisiko eta psikikoen beherakada pairatzen dugulaā.

Ikertzailearen arabera, maila zelular eta molekularrean, zahartze hori islatzen da zelulek jasotzen duten estimuluei erantzuteko gaitasuna galtzen denean. Adibidez, izan daiteke molekulen oxidazioa, DNA eta beste molekula garrantzitsuak izorratzea, seinale hormonalak, ingurumenean dauden toxinak, etab.
āZelulek kanpoko estimuluen aurrean garatzen dituzten erantzunen oinarrizko mekanismoak ikertzen ditugu. Hortaz, gure aurkikuntzek ez dute berehalako aplikaziorik gizarteanā, argitzen du. Dena dela, lortutako emaitzek oinarrizko ezagutza zientifiko hori osatzeko balio dutela aitortzen du. Horretan oinarritzen dira, esaterako, farmakologoak, osasun publikoan lan egiten duten profesionalak, eta edozein alorreko medikuak. āGure lanaren helburua da bizitza osasungarria luzatzea eta aldi berean, atzeratzea edo eragoztea gaixotasun kronikoen agerpena; hala nola, neurodegenerazioa, patologia kardiobaskularrak, immunologia-urritasunak eta minbiziaā, azaltzen du.
Trabarik ez
Emakumea izateagatik trabak izan ote dituen hausnartzen du Gorospek; bere memorian ez du pasadizorik aurkitu. āGaldera hori askotan egin izan diot nire buruari. Egia esan, oro har, ikertzailearen bizitza oztopoz beteta dago. Nire kasuan ez da izan emakumea naizelako. Uste dut emakumeentzako eskola batera joateak lagundu zidala etorkizun profesional ireki bat imajinatzenā, azaltzen du. Horrekin batera, ikertzaileak dio bere guraso, irakasle eta beranduago izan zituen aholkularien ābai doktoretzan eta bai doktorego ondorengoanā laguntza oinarrizkoa izan dela. āNire doktoretza ondorengoaren zuzendaria, Nikki J. Holbrook doktorea, eredu izan zen niretzat; uste osoa zuen nigan eta horrek asko lagundu ninduen nire ibilbideanā, gehitzen du donostiarrak. Ildo horri jarraiki, esaten du emakume bezala babestuta sentitu dela eta batez ere, lau seme-alaben ama gisa: āMalgutasun handia izan dut eta nire lana balioetsi du guztiz NIHko (National Institutes of Health) instituzioakā.
Egileaz: Uxue Razkin Deiako kazetaria da.