Planetaren batez besteko tenperaturaren igoera edo bioaniztasunaren galera klima-aldaketaren adierazle orokorrak dira. Hala ere, klima-aldaketak ekar ditzakeen arriskuak eta kalteak oso desberdinak izan daitezke lekuaren arabera.
Euskal Herriak jasango duen klima-aldaketaren inpaktu garrantzitsuenetariko bat itsas mailaren igoera izango da. Izan ere, igoera honek gure hondartzen atzerakada edo marea altueran dauden eremu batzuen ureztatzea ekar ditzake.
Baina, zenbat igoko da itsas maila Euskal Herrian? Zeintzuk dira inpaktuei aurre egiteko hartu beharreko neurriak? Gai honen inguruan sakontzeko BC3 zentroko Elisa Sainz de Murieta ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, klima-aldaketa Euskal Herri osoari dagokion erronka bat da eta arazo orokorra den heinean, herri bakoitzak inpaktuei nola aurre egin jakitea oso garrantzitsua da.
‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
3 iruzkinak
[…] 2URT2018 […]
[…] honetan denok sumatu dugu beroaldiak, hezeagoak, luzeagoak eta larriagoak direla. Hauek, klima-aldaketaren ondorioak dira. Beroaldi horiek are eta larriago eragiten diete aire zabalen lan egiten dutenei, […]
[…] non sortzen diren isuri handienak eta zer neurri hartu ahal diren azaltzen ditu Elisa Sainz de Murieta geologoak bere hitzaldian Klima-aldaketa guztioi dagokigun arazoa. Geologoak eta UPV/EHUko Ekonomia […]