On Zientzia: Zer da entropia?

Dibulgazioa

Entropia ulertzeko oso argi izan behar da energia zer den eta, honekin lotuta, energiaren kontserbazioa eta dispertsioa zertan dautzan.

Entropia ulertzeko oinarri batzuk ulertu behar dira

  • Energia lan bat egiteko gaitasuna da.
  • Termodinamikaren lehenengo legea: energia ez da ez sortzen ezta suntsitzen, kontserbatu egiten da.
  • Termodinamikaren bigarren legea: unibertsoaren entropia maila beti hazten ari da.

Deabrutxo bat baliatuta entropiaren ingurukoak azaldu dizkigu Jonas Casado Etxebarriak “Zer da entropia?” bideoan, On Zientzia lehiaketaren VII. edizioan euskarazko epaimahaiaren azken errondaren parte izan zena.


Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako lehiaketa da On Zientzia, jakintza zientifikoa ezagutzera emango duten bideo labur eta originalen ekoizpena bultzatzeko helburuarekin.

Lehiaketaren oinarriek ezarri bezala, bideoek 5 minutu baino gutxiago iraun behar dute eta euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez izan daitezke, gaia librea delarik. Edukiak jatorrizkoak izan behar dira, telebistan inoiz atera ez direnak, eta beste lehiaketaren bat irabazi ez dutenak.

Hiru sari kategoria ditu On Zientzia lehiaketak:

  • Gazte saria (18 urtetik beherakoentzat). 1000 €
  • Euskarazko bideo onena. 2000 €
  • Dibulgazio bideorik onena. 3000 €

2017-2018koa VIII. edizioa da eta parte hartzeko epea zabalik dago jada 2018ko apirilaren 25era arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.