Erronka energetiko berriak: olatu-energia

Ekitaldiak

Azken urteotan hedabideetan nabarmendu den gaia da energia. Honen arrazoiak askotarikoak dira, besteak beste, haren kostua edota ingurumenaren gaineko eragina. Indar eta esfortzu asko bideratzen ari dira aspalditik olatu-energiaren probetxua lortzeko eta errealitatea bihurtzeko honen erabilera. Ez da ez edozelako erronka.

Olatuen erabilera gaituko duen teknologiaren garapena hainbat gauza eskaintzen ditu Euskadin. Batetik, energia berriztagarria bertan ekoizteko aukera eta horrez gain, industria-sektore oso batek, energia- eta itsasontzi-alorrak, gaitasunak garatu ditzan enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzeko.

Mundu mailan punta-puntako bi ekimen ditugu gurean arlo honetan, erronka komun bati erantzuten diote egitasmook: arazo energetikoari irtenbide bat eskaintzea olatu-energiaren aukerak garatuz eta, bestalde, gure industria sareak desafio berriei aurre egiteko duen gaitasuna azaleratzea.

Euskadin konkatuta dauden bi ekimen berritzaileak izango ditu hizpide Yago Torre-Enciso ingeniariak eta Biscay Marine Energy Platform-eko(BiMEP) zuzendariak “Nuevos retos energéticos: la energía de las olas” hitzaldian. UPV/EHUko Bizkaia Aretoan izango da hitzaldia, urriaren 16an arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doakoa eta librea da lekuak bete arte.

Olatu-energiari buruzko hitzaldia urriaren 16tik azaroaren 4ra Zientzia Astearen aurretik izango den UPV/EHU ITSASOAN ekimenaren jardueretariko bat da. Antolatu diren jardueren bitartez, ITSASOA sartuko da Bilboko Bizkaia Aretoan eta itsas biologiari, kutsadurak eragiten dituen ondorioei, itsas energia berriztagarriei eta nabigazioari buruzko hainbat kontu ezagutu ahal izango dira modu interaktibo, dibertigarri eta bisual batean.

Erronka energetiko berriak: olatu-energia

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - Baroja Aretoa
Helbidea
Abandoibarra, 3, Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.