Futbolaren zientziaren golak

Ekitaldiak

Jokalarien talentua eta entrenatzaileen kudeaketa gaitasuna funtsezkoak dira futbolean. Baina, protagonista hauen inguruan, hainbat arloetatik jasotako laguntza gero eta garrantzitsuagoa da: prestakuntza fisikoa, medikuntza, fisioterapia, nutrizioa, datuen analisia, … Ondorioz, zientzia futbol zelaitik gero eta gertuago dago. Orduan, zientziak golak sartzen lagun dezake? Futbola futbola dela esan ohi da, baina futbola zientzia ere al da?

Galdera hauek erantzuteko goi-mailako futbol talde baten testuinguruan, jokalariak garatzeko eta errendimendua hobetzeko egiten diren esku-hartzeak eta zientziak emandako aurrerapausoak aztertuko ditu kirol zientzietan aditua den Jon Larruskain Zabalak “Futbolaren zientziaren golak” hitzaldian.

Hitzaldia Ondarroako Beikozinin izango da martxoaren 25ean, arratsaldeko 18:30etan, Zientziaren Giltzak Elkartearen eskutik. Bertara joaterik ez duenak Periscopetik zuzenean jarraitu ahal izango du “Futbolaren zientziaren golak” hitzaldia.

Fitxa biografikoa

Jon Larruskain gaztetatik hasi zen futbolean jokatzen, eta 11 urte igaro zituen Athletic Clubeko harrobiko taldeetan atezain moduan. Haren ikasketak ere kirol arlora bideratu zituen, eta jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Erresuma Batuko Loughborough Universityn ariketa fisikoaren fisiologian masterra egin ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean futboleko lesioen inguruko doktorego tesia bukatzear da. Bere ikerketetan futboleko lesioen ezaugarriak, arrisku faktoreak eta ondorio ezkorrak jorratu ditu.

2018tik Athletic Cluben Zerbitzu Medikuetan kirol zientzialari moduan dihardu. Bertan, datuen bilketa, analisi, bistaratze eta komunikazio prozesuak garatzeaz arduratzen da, jokalarien aukerak eta errendimendua hobetzeko asmoarekin.

Futbolaren zientziaren golak

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini
Helbidea
Iparragirre kalea, 10, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.