saguzar
Bilaketaren emaitzak 70 artikulu
Saguzarrak ugaztun hegalari bakarrak dira, eta espezie gehiena dituen bigarren animalia taldea dira, karraskarien ondoren. Munduan 1.300 saguzar espezie baino gehiago daude, eta Euskal Herrian horietatik 27 ditugu. Saguzarrak animalia gautarrak dira, eta soinuaren bitartez eskuratzen dute informazioa ingurutik. Soinuak […]
Nerea Vallejo López, zoologoa: “Saguzarrek berezko balioa dute”
Sarean arrakasta handia dute katuek, txakurrek eta etxekotutako beste animalia batzuek. Nerea Vallejo López biologoak, ordea, saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da UPV/EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: “Jendeak […]
Nekazaritza eta bioaniztasuna bateragarri? Saguzarrak hizpide
Saguzarrak ugaztun hegalari bakarrak dira, eta bigarren talderik dibertsoena karraskarien ondoren. Munduan 1.400 saguzar-espezie daude. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie ezberdin ditugu, eta erdiak daude mehatxatuta. Mehatxu horien jatorria gizakiak eragindako habitat-asaldura da (askotariko eragozpenak, kutsadura, habitat-galera, basoen ustiaketa…). Saguzarrek zerbitzu-ekosistemikoak […]
Saguzarrak: izurriteen aurkako aliatu ustekabeak
Juanma Gallego Iberiar penintsulako saguzarren elikadura aztertzean, biologoek ikusi dute sarri izurrite bihurtzen den pinu-beldarraren kontrolean ardura garrantzitsua dutela ugaztun gautar txiki hauek. Baso-kudeaketetarako estrategiak diseinatzerakoan hau kontuan hartzeko modukoa dela uste dute. Gaua gauekoentzat eta eguna egunekoentzat. Euskal mitologian […]
Zientzialari (33) – Joxerra Aihartza: “Munduan 1.300 espezie saguzar daude”
Zientzialari 33 – Joxerra Aihartza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. “Azkeneko 10 urteetan askoz ere artikulu gehiago idatzi dira saguzarraz beste edozein ugaztunez baino”. Joxerra Aihartza UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Biologia Zelularra Saileko irakaslea eta ikertzailea da. Zientzia eta […]
Saguzar hatz-luzeak badaki arrantza egiten
UPV/EHUko Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa taldeko ikertzailea da Ostaizka Aizpurua Arrieta. Saguzarrak ikertzen ditu, eta, azkenaldian, Valentzia inguruko saguzar baten jokabideak eta ohiturak zelatatzen aritu da. Izan ere, desagertzeko arriskuan dago saguzar hori (Myotis capaccinii, saguzar hatz-luzea), eta haren jokabidea […]
Asteon zientzia begi-bistan #498
Ingurumena UPV/EHUko ikerketa batek, INMA proiektuaren parte denak, ingurune berde edo urdinetan bizitzearen eta haurren garapen kognitiboaren arteko erlazioa ikertu du; zehazki, lan-memoria, 1.500 haurrengan. Emaitzek ez dute ebidentzia argirik erakutsi ingurune horiek lan-memoria hobetzen dutenik. Nazioarteko ikerketa batzuek eremu […]
Asteon zientzia begi-bistan #497
Zoologia Japoniako ikertzaile batek frogatu du Regimbartia attenuata kakalardoak gaitasuna duela Pelophylax nigromaculatus igelaren digestio-sistema zeharkatzeko eta bere kloakatik bizirik ateratzeko irentsita izan ostean. Hau egin dezake digestio-sistema era aktiboan gurutzatzen baitu hankak erabiliz eta exoeskeleto gogorra eta aire-poltsiko moduko […]
Intsektuek eta beste animalia batzuek badute kontzientzia
2022an, Londresko Queen Mary Unibertsitateko Ekologia Sentsorialaren eta Erleen Portaeraren Laborategiko ikertzaileek behatu zuten erlastarrek portaera aipagarri bat zutela: izaki iletsu eta ñimiño horiek jolas gisa soilik deskribatu zitekeen jarduera batean parte hartzen zuten. Erleei zurezko bola txikiak ematean, bolak […]
Bi hilabete t’erdi Batman bilakatzeko. Edo Manbat
Eta pentsatuko duzue: Badakit! Batmanen tresnaren bat zelan eraiki kontatuko du! Teknologiaren inguruko artikulua da. Eta oker egongo zarete. Zera baita dakardan albistea: nahikoa entrenatuta, gizakiek ekokokapena ikas dezakete. Eta Batman ezagutzen duzuenok (figuratiboki, noski; bestela kualifikatutako norbaitekin hitz egiteko […]