Zientzialari 33 – Joxerra Aihartza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
“Azkeneko 10 urteetan askoz ere artikulu gehiago idatzi dira saguzarraz beste edozein ugaztunez baino”. Joxerra Aihartza UPV/EHUko zoologiako irakaslea saguzarretan aditua da, eta elkarrizketa honetan animalia hauen berezitasun ugariak azaldu dizkigu. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.