Nicholas Christakis soziologoa (medikua ere bada), Yaleko Unibertsitatekoa, zerbitzu horiek erabili dituen pertsonetako bat da. Eskala handiko esperimentu sozialak egiteko erabili ditu. Bere laborategian garatutako programa baten bitartez, miniaturazko gizarteak sortu dituzte, eta gizarte hori osatzen dutenak Amazon zerbitzuko langileak […]
Substantzia grisak hainbat elementu hartzen ditu barnean: neurona gorputzak eta horien dendritak –luzakin adarkatuak, zeinen bidez neurona batek beste baten seinaleak jasotzen baititu–; gliako zelulak, aurrekoen euskarri eta babes direnak (alabaina, gliaren funtzioak ezagutzeko, ikus [1]); odol kapilarrak, neuronei eta […]
Haurrek eta helduek baino gehiago sufritzen dute talde batetik kanpo geratzeagatik, eta sufrimendu horrek korrelatu neurologiko bat du. Helduren bat baztertuta sentitzen denean, minaren, haserrearen eta atsekabearen pertzepzioarekin lotura duten entzefalo eremuak aktibatzen dira, bai, baina, jarraian, bazterketari garrantzia kentzen […]
Zerebeloa, bestalde, oso handia izan gabe, populazio dentsitate handieneko entzefaloko alderdia da: tamaina txikia izanagatik, hirurogeita bederatzi mila milioi neurona ditu. Horien esku-hartzearen mende dago bizitzan zehar ikasi eta automatizatu ditugun mugimenduak zehatz egitea, horietako bakoitzaz ohartu beharrik gabe. Bestela […]
Lagin biologiko ñimiño batetik atera daitekeen informazio genetikoaren eta, batik bat, informazio hori jendaurrean ezagutarazi daitekeen moduaren aldean, paparazziek ospetsuei hartzen dizkieten irudiak ume jolasa dira. Imajinatzen duzue? Angelina Joliek bular biak erauzteko ebakuntza kirurgikoak egin zituen, kausa genetikoak tarteko […]
Izan ere, hain atzera egin beharrik gabe, gure asaben kopurua eragiketa horien bidez kalkulatu dena baino askoz ere txikiagoa da. Arrazoia argi dago: gure asabetako asko adar genealogiko desberdinetatik ditugu senide. Hori gertatzeko aukera gutxiago dago arbasoak, denboraren aldetik, zenbat […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Pisua hartzea edo galtzea, modu sinplean esanda, eskuratzen den energiaren eta gastatzen denaren arteko aldearen ondorio da. Organismoak irentsi den elikagaitik asimilatzen duena eskuratzen du. Eta jardunaren jardunez energia gastatzen du, beroa barreiatuz. Askotarikoak dira jarduerok: […]
Espainiako Errege Akademiak bigarren adieran definitzen duen bezala ulertuta: «Zenbait espezie biologikoren azpitaldeak, ondoretasunezko bereizgarri berak dituztenek osatuak». Baina kontzeptu horrek, gure espeziaren kasuan, ez dauka zentzurik. Ikuspuntu biologiko batetik, giza arrazak ez dira existitzen. Larruazalean melanozitoak daude, pigmentuak sortzen […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Zer da hobe, seme-alabak izatea ala ez izatea? Haurrek onurak ekartzen dizkigute ala buruhausteak? Hobeto bizi dira seme-alabak dituztenak, ala seme-alabarik ez dutenak? Hau guztia eztabaidagai izan da, kalean, familian zein kuadrillan, baina era berean mundu […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Tuberkulosiak batez ere birikei eragiten die eta erraz kutsatzen da airean zehar. Egokiro tratatzen ez bada, eten gabeko eztula eragiten du, eta sukarra, pisu-galera, ahulezia eta azkenean heriotza. Kutsadura bidezko gaixotasunen artean, bera da heriotza gehien […]