Hirugarren jardunaldi honen izarra AA izan zen, bereziki AA sortzailea. Irekierako hitzaldian, zibersegurtasunean eta adimen artifizialean aditua den Esther Paniagua kazetari eta egileak adimen artifiziala, berez, ez dela adimentsua gogorarazi zuen, «probabilitateetan oinarritutako loro bat baizik, edukiak berrahoratu eta errepikatzen […]
Ondoren hezur-muina osatuko duten zelulen alterazio epigenetikoak mieloma anizkoitzaren atzean daude, odoleko minbizi mota bat. Terapia berri batek errotik erasotzen dio arazoari. Targeting aberrant DNA methylation in mesenchymal stromal cells as a treatment for myeloma bone disease, Marta Irigoyen. Adimen […]
Elementu kimikoek kolorea ematen diote artearen historiari. Burdina, kobrea, beruna edo kromoa ez dira soilik laborategietan erabiltzen diren substantziak; milaka urtez margolariek eta artisauak kolorea sortzeko erabili dituzten oinarrizko osagaiak dira. Burdin oxidoaren gorritik hasi eta Egiptoko urdin sintetikora arte […]
Urte osoko ardura (2025) liburuaren istorioa urtarrilaren lehenean hasten da, Edur eta Eder sagutxoek Zurtxo izeneko arbola hiztunarekin topo egiten dutenean. Hasierako harridura atzean utzita, urte osoan zehar bisitan joateko konpromisoa hartzen dute. Eta hor hasten da abentura: urtaroak aurrera […]
Nazio Batuen arabera, gaur egun pertsonen % 55 hirietan bizi dira, eta, dauden joerak aintzat hartuta, 2050. urterako kopuru hori % 13 haziko da. Hortaz, horietan biztanle andana eta jarduera ekonomiko handia pilatzen direla aintzat izanda, agerikoa da klima-aldaketak hirietan […]
Jaio garenetik elkarrekintzan bizi gara hiru dimentsioko errealitate batekin. Bizitzan zehar ukimena, ikusmena, entzumena, usaimena eta dastamena erabiliz ezagutzen ditugu gure ingurunea eta hura konposatzen duten 3D-ko elementuak. Hogeigarren mendean lehenengo ukipen-pantaila bidimentsionalak garatu zituzten. Teknologia berri hauek erabiliz, botoiak […]
1915eko udazkenean, fisikaren oinarriak pitzatzen hasi ziren. Einsteinen grabitatearen teoria berriaren arabera, bazirudien energia sortzea eta suntsitzea posible zela, eta ideia horrek fisikaren esparruan bi mendez indarrean egon zen pentsamendua hankaz gora jar zezakeen. Einsteinen teoria erlatibitate orokorra izenez ezaguna […]
Ingurumena Ana Galarraga kazetariak Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu den artikulu bati erreparatu dio eta ingurumeneko DNAri esker, ia edozer gauza bila daitekeela planetan kontatu digu. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako Florida Unibertsitateko zientzialariek frogatu dute aireak izaki bizidun […]
Nora García Alonsok duela gutxi bukatu du doktore-tesia, eta grinaz hitz egiten du bere ikerketaz: ariketa fisikoaren onurak COVID iraunkorra duten pazienteetan. Batxilergoa ikasten ari zenean, ordea, ez zuen imajinatzen unibertsitatean ikasiko zuenik, eta are gutxiago tesi bat egingo zuenik […]
Gizakioi mesede handia egingo liguke basatzeak. Baina.. zer esan nahi du horrek? Zergatik izan daiteke ona guretzat? Cristian Moyanoren Basatzea: basabizitzara itzultzea (2025) liburuak galdera hauei erantzuna ematen die, erakutsiz basatzeak inguruan duzun bizitzaren aurrean begiak irekitzea eta zu zer […]