Zientziatekako hitzaldi-zikloa: “Natura, Literatura eta Zientzia”

Ikerketa-arlo desberdinen arteko bategitea betidanik izan da garai bakoitzaren errealitatea modu orokor eta fidagarrian islatzeko tresna zoragarria. Zentzu horretan, naturaren, literaturaren eta zientziaren arteko lotura da, agian, gizakiak mundua elkarren osagarri diren hainbat ikuspegitik aztertu eta irakasteko modu harrigarrienetako bat.

Hiru jakintza-arlo horien batura izango da Azkuna Zentroan apirilaren 10 eta 19 bitartean eskainiko diren “Natura, Literatura eta Zientzia” hitzaldien gai nagusia. Ekitaldia, “Zientziateka” hitzaldi-zikloaren esparruan antolatuta, naturaren eta literaturan islatutako giza-ingurunearen arteko harremana elkartzen saiatuko diren zientzialarien bost konferentziez dago osatuta.

“Natura, Literatura eta Zientzia” zikloa, zeina Kultura Zientifikoko Katedrak Azkuna Zentroarekin batera antolatu duen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntza jaso duen, Gutun Zuriaren, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, hamaikagarren edizioaren aurrerapena izango da.

Literatura-hitzordu ezagun horren edizio berria apirilaren 23tik aurrera izango da Azkuna Zentroan, eta nazioko, nazioarteko zein tokiko idazleak irakurleekin elkartzeko aukera aparta izango da. Ekitaldiaren ardatza Henry David Throreau idazlearen lana izango da, naturaren unibertso naturalaren babesle gisa aski ezaguna. Thoreauren jaiotzaren bigarren mendeurrena iaz ospatu zela eta, Jaialdiaren gaia literatura eta ingurumen naturalaren babesa izango dira.

Hitzaldiak

Apirilaren 10ean, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditoriumean: “El teorema de la Rosa”, Raúl Ibáñez Torres, matematikaria.

UPV/EHUko irakasle eta matematikari den Raúl Ibáñez Torres izango da apirilaren 10ean “Natura, Literatura eta Zientzia” hitzaldien zikloa inauguratzearen arduraduna. “El teorema de la Rosa” (“Arrosaren teorema”) izeneko hitzaldian, zientzia dibulgatzaileak matematikak natura aztertzeko eta haren edertasuna ulertzeko funtsezko tresna gisa duen garrantziaz hitz egingo du. Hitzaldiaren xedea bertara etorritakoak egungo literaturaren ikuspegi kritikoaren eta sormenaren bitartez naturaren matematiketan barneratzea da. Horretarako, Ibáñezek hainbat adibide erraz eta interesgarri hurbilduko dizkio entzuleei, esaterako Fibonacciren segida, urrezko arrazoia, korapiloen teoria edo fraktalak.

Apirilaren 12an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditoriumean: “Elementos a vuelapluma”, Déborah García Bello, kimikaria.

Bigaren hitzaldia, “Elementos a vuelapluma” (“Elementuak arrapaladan”) izenekoa, apirilaren 12an izango da, eta Déborah García Bello kimikari eta dibulgatzaileak emango du. Bere hitzaldian, García Bellok kimikak eta bere fenomenoek literaturan duten betekizun protagonista aztertuko du. Hizlariak kimika arrapaladan sartu eta literatura-elementu boteretsu bilakatu den liburuak eta abestiak ezagutzera gonbidatuko ditu gerturatuko direnei.

Apirilaren 16an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan: “Animalien letrak”, Juan Ignacio Pérez Iglesias, biologoa.

Hirugarren jardunaldian, apirilaren 16an, Juan Ignacio Pérez Iglesias biologo eta UPV/EHUko Fisiologia katedradunak biologiaren eta literaturaren arteko ezusteko harreman ederra aurkeztuko die. “Animalien letrak” hitzaldian (euskaraz izango da), Pérez Iglesiasek historian zehar gizakiaren eta animalien arteko erlazio estuak herri literaturan zein literatura kultuan izan duen eragina aztertuko du, baita beste adierazpen artistikoetan ere.

Apirilaren 18an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditoriumean: “Explorando el espacio a través de la literatura de ciencia ficción”, Santiago Pérez Hoyos, astrofisikaria.

Santiago Pérez Hoyosek, UPV/EHUko Zientzia Planetarioko taldeko astrofisikaria eta ikertzailea, eskainiko du apirilaren 18ko hitzaldia. “Explorando el espacio a través de la literatura de ciencia ficción” (“Espazioa zientzia-fikzioaren bitartez arakatzen”) hitzaldian, Pérez Hoyosek espazioa literaturan nola aztertu den azalduko du, are zehatzago XXI. mendeaz geroztik idatzitako zientzia-fikziozko eleberrien bitartez gehienbat. Adibide batzuk aztertuz, astrofisikariak narrazioen lizentzien eta zorroztasun zientifikoaren artean betidanik egon den harreman zailari buruz hitz egingo du, baina baita zientzia-fikziozko literaturak gizakiak espazioari buruz izan dituen ideiak aberasten lagundu izanari buruz ere.

Apirilaren 19an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditoriumean: “La geología fantástica de Verne, Poe y H.P. Lovecraft”, Blanca María Martínez García, geologoa.

Zikloa apirilaren 19an bukatuko da “La geología fantástica de Verne, Poe y H.P. Lovecraft” (“Verneren, Poeren eta H.P. Lovecraften fantasiazko geologia”) hitzaldiarekin. Blanca María Martínez Garcíak, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea, haien lanen ardatz gisa geologia erabili zuten fantasiazko eta beldurrezko hiru idazle handiren lanari buruz hitz egingo du.

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7etan hasiko dira. Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira eta doan dira.

Xehetasunak

Hasiera data:
2018ko apirilaren 10a
Amaiera data:
2018ko apirilaren 19a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroa
Helbidea:
Arriquibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>