#BZPn Jakinduriek mundue erreko dau!

Bertsoak eta zientzia? Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da“Jakinduriek mundue erreko dau 2018” #bertsozientzia emanaldia.

Zientzia dugu giza kulturaren zati handi bat eta zientziaren oinarriak ezagutu gabe kultur ondarearen zati hori gabe geldituko ginateke. Zientziaz gain bertsolaritza dugu ere euskal kulturaren ondarea. Bertsolaritzaren gakoa da “bizitza kantatzea” eta egunero jasotzen dugun gehiegizko informazioa digeritzen laguntzea doinua, errima eta neurria lanabes hartuta.

Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau” ikuskizunaren hiru saio egingo dira, non bi bertsolari eta hiru zientzialari izango dira oholtza gainean.

Hiru zientzialarik gai bat hartu eta horren inguruko azalpen laburrak emango dituzte, hamar minutuko hitzaldi laburretan hainbat kontzeptu azalduta. Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistaren laguntzaz bertsolariek informazioa deskodetu eta doinua eta errima jarriko dute ondoren. Sarrera librea eta doakoa da.

Zatoz jakinduriaz eta bertsoz osatutako txapela janztera… eta ibili munduan!

Xehetasunak

Hasiera data:
2018ko irailaren 20a
Amaiera data:
2018ko irailaren 29a
Ordutegia:
18:30etatik 22:00etara

Egoitza

Tokia:
Ondarroa, Durango, Igorre

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>