Martxoaren 13an BCAM NAUKAS ekitaldia, PI EGUNA ospatzeko

Ekitaldiak

Segur aski, hauxe da historiako zenbakirik ospetsuena. Egia esanda, π letra grekoaz irudikatzen den Pi zenbakia munduan dauden konstante matematikorik garrantzitsuenetakoa da, gizakiek duela 4.000 urte baino gehiagoz geroztik ikertzen dihardutena. Zenbaki honek mendez mende eragin duen lilura ezin handiagoaren ondorioz, horri eskainitako eguna ere aurki dezakegu egutegian, martxoan baitugu Pi Eguna ospatzeko data.

Jatorriz, egun hau Larry Shaw fisikari estatubatuarraren eskutik sortu zen 1988an, efemeridea ospatzeko proposamena egin zuenean. Ingelesez eta euskaraz, martxoaren 14a idazteko moduak konstante matematiko ezagunaren lehenengo hiru digituak biltzen ditu (3-14 martxoak 14, euskaraz / 3-14 March 14th, ingelesez), eta gainera, ospakizuna bat dator Albert Einsteinen jaiotze-datarekin. 2009an, ABEetako Kongresuak martxoaren 14a Pi Zenbakiaren Egun Nazionala izendatu zuen.

Egun, Pi Eguna mundu osoan ezaguna den ospakizuna da, matematikaren esparrutik harantzagokoa. Zirkunferentziaren luzeraren eta diametroaren arteko erlazioa zehazten duen zenbaki irrazional hau fisika, ingeniaritza eta geologia bezalako diziplina zientifikoei lotuta dago eta harritzeko moduko aplikazio praktikoak ditu eguneroko bizimoduan.

Aurten ere, ospakizun honekin bat egingo dugu UPV/EHUko Bizkaia Aretoan martxoaren 13an antolatuko den BCAMNAUKAS ekitaldiaren barruan. BCAM-NAUKASek lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako matematika tailerrak eskainiko ditu goizean eta publiko osoari irekitako matematika-gaien inguruko hitzaldi laburrak arratsaldean.

Ekitaldi hau Basque Center for applied Mathematics (BCAM) zentroak bultzatu du, hamargarren urteurreneko ospakizunen barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera.

Martxoaren 13ko BCAM NAUKAS PI Egunaren programa

9:00 – 16:30 Matematika Tailerrak

Lehen Hezkuntzako azken mailetako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako tailerrak. Gazteei matematika era ludiko eta erakargarrian hurbiltzea dute helburu, zientzia honekiko jakin-mina pizteaz gain.

  • Lehen Hezkuntza LH 5.- 6.

    • 09:00 – 10:00: Paπroflexia matematikaz blai (José Ignacio Royo)
    • 10:30 – 11:30: Paπroflexia matematikaz blai (José Ignacio Royo)
    • 12:00 – 13:00: π, atracción fractal (Covadonga Rodríguez-Moldes eta Cristina Montero)
    • 15:15 – 16:15: π, atracción fractal (Covadonga Rodríguez-Moldes eta Cristina Montero)
  • Bigarren Hezkuntza 1.-2. DBH

    • 09:00 – 10:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 10:30 – 11:30: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 12:00 – 13:00: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
    • 15:15 – 16:15: Juegos Gigantes (Pedro Alegría – Raúl Ibáñez)
  • Bigarren Hezkuntza 3.-4. DBH

    • 09:00 – 10:00: Fractales fabulosos (Caroline Ainslie)
    • 10:30 – 11:30: Fractales fabulosos (Caroline Ainslie)
    • 12:00 – 13:00: Math mystery box (euskaraz) (Nerea Casas)
    • 15:15 – 16:15: Math mystery box (euskaraz) (Nerea Casas)

Tailerrak doakoak dira eta 40 pertsonako gehienezko lekua dute. Horietara joateko, ikastetxeek aldez aurreko izen-ematea egin behar dute, kzk.ehu@gmail.com helbidera ondoko datuak biltzen dituen mezua bidaliz:

  • Parte hartu nahi den tailerraren izena
  • Tailerraren ordutegia
  • Parte-hartzaile kopurua
  • Irakaslearen izen-deiturak
  • Ikastetxea
  • Harremanetarako telefonoa

19:00 – 21:00 BCAM-NAUKAS

15na minutuko hitzaldi labur, bizi eta hurbilak, Bizkaia Aretoko Mitxelena Aretoan. Hitzaldi hauen bitartez, bertaratutakoei matematiken izaera liluragarria bistaratzeaz gain, Pi zenbakiaren propietateak eta eguneroko bizimoduan dituen aplikazioak emango dira ezagutzera, besteak beste.

  • 19:00-19:15: BCAM-NAUKAS ekitaldiaren aurkezpena
  • 19:15-19:30: Aniceto Murillo (Malagako Unibertsitatea): “E-pi-logo (Después de esto, mi carrera ha muerto)”.
  • 19:30-19:45: Deborah García Bello (A Coruñako Unibertsitatea): “Palo seco”.
  • 19:45-20:00: Paz Morillo (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa): “Matemáticas modernas”.
  • 20:00-20:15: Pedro Caro (BCAM-Ikerbasque): “Metamateriales, invisibilidad y la capa de Harry Potter”.
  • 20:15-20:30: Luz Roncal (BCAM-Ikerbasque): “El problema de Josefo: cómo las matemáticas pueden salvarte la vida”.
  • 20:30-20:45: Alberto Márquez (Sevillako Unibertsitatea): “Pizza y terraplanistas”.

BCAM-NAUKAS hitzaldietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte.

Zatoz Pi Eguna ospatzera martxoaren 13an Bizkaia Aretora, eta ezohiko matematika egunaz gozatzeko aukera izango duzu!

Martxoaren 13an BCAM NAUKAS ekitaldia, PI EGUNA ospatzeko

Data
Ordutegia
09:00etatik 21:00etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.