UPV/EHUko udako ikastaroa: “Kultura matematikaren M-arekin: artearen eta kulturaren ikuspegi matematikoa”

Ekitaldiak

Artea gure mundua interpretatzeko modu gisa ulertzen badugu, filosofiarekin eta zientziarekin, oro har, eta matematikarekin bereziki, lotuta dagoela ikusiko dugu. Egun, bi diziplinen arteko lotura estuak ez gaitu harritzen. Emaitza matematikoak haren egileari eragiten dion edertasun estetikoa simetria arkitektonikoak edo dotoretasun literarioak eman dezakeenaren berbera da. Gainera, matematikak artelanen ideien sorreran eta hura egiteko orduan hartzen du parte sarri.

Gai hori eta beste hainbat landuko dituzte hainbat aditu nabarmenek “Kultura matematikaren M-arekin: artearen eta kulturaren ikuspegi matematikoa” izeneko ikastaroan , zeina uztailaren 6 eta 7an ospatuko den UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Bilbo). Hitzaldiak UPV/EHUren udako ikastaroen barruan sartzen dira, zeinak aurten euren hogeita hamaseigarren edizioa ospatzen duten.

Ikastaroan, lotura horren hainbat adibide aztertuko dira, arte plastikoetatik hasi eta ikus-entzunezkoetara (literatura, jokoak, bideojokoak, diseinua), zientziaren eta artearen historia barne.

Ikastaroaren webgune ofiziala.

Egitaraua

Uztailaren 6a

09:00 – 09:15 Dokumentuak ematea eta ikastaroaren aurkezpena

09:15 – 10:30 Raúl Ibáñez Torres (UPV/EHU): Fermaten azken teoremaren gorabehera literarioak

10:45 – 12:00 Aida Inmaculada Conejo Pérez (Brains María Lombillo eskola): Zer egiten du origamista batek NASAn? Papiroflexia, ingeniaritza bihurtutako artea

12:15 – 13:30 Julia Sánchez Sanz (Digipen) Bideo-jokoen atzean aurki dezakegun matematika

16:30 – 18:30 Joko matematikoen tailerra (hautazkoa)

Uztailaren 7a

09:15 – 10:30 Pedro Alegría Ezquerra (UPV/EHU): Historian zehar magiak eduki duen betekizuna jolaserako matematikan

10:45 – 12:00 Aida Inmaculada Conejo Pérez (Brains María Lombillo eskola): Sendo baina malgu: tensegritateak

12:15 – 13:30 Elena González Miranda (UPV/EHU): Multibertso grafikoa: konposizio geometrikoa diseinuan

UPV/EHUko udako ikastaroa: “Kultura matematikaren M-arekin: artearen eta kulturaren ikuspegi matematikoa”

Data
Tokia
UPV/EHUren Bizkaia Aretoa
Helbidea
Abandoibarra 3, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude