Hitzaldia: “Stephen Hawking: zulo beltzetatik Guztiaren Teoria arte”

Ekitaldiak

Stephen Hawking azken 50 urteetako zientzialari nabarienetako bat eta planetak ikusitako gizaki azpimagarrietako bat izan da. Zulo beltz eta unibertsoaren sorrerari buruzko enigma harrigarrienak planteatu zizkigun, hau da, naturaren elkarreragite guztiak erlazionatzen dituen “guztiaren teoria” aurkitzeko elementu gakoak.

Zientziari utzitako legatua aztertze aldera, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin, fakultatearen 50. urteurrena ospatzeko, antolatu duten fisikaren astearen barruan, datorren martxoaren 21ean, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egingo den, “Stephen Hawking: zulo beltzetatik Guztiaren Teoria arte” jardunaldia antolatu du.

19.00etan hasiko den hitzaldia, Bartzelonako Unibertsitateko Kosmoseko Zientzien Institutuan diharduen Roberto Emparan ICREA ikertzaileak eskainiko du. Hitzaldian, espezialistak, gure smartphoneak grabitateak denbora distortsionatzen duela badakiela bezalako gai bitxiak jorratuko ditu eta bertaratzen direnek izarrei inoiz begiratzen utzi behar ez diegula ulertuko dute.

Hizlaria

Roberto Emparan grabitatearen, zulo beltz eta super korden esparruan nazioartean aintzatespen handiena duten fisikarietako bat da. Egun, grabitazioa eta kosmologia aztertzen ari da, Stephen Hawking handiarekin partekatzen dituen esparruak, hain zuzen ere.

Sarrera

Ekitaldia doakoa eta sarrera librekoa da lekuak bete arte. Hala ere, gomendagarria da izen-ematea gauzatzea formulario honen bidez.

Hitzaldia zuzenean ikustera joaterik ez duenak, streaming bidez jarrai dezake EiTBko Kosmos kanalaren bidez.

Hitzaldia: “Stephen Hawking: zulo beltzetatik Guztiaren Teoria arte”

Data
Ordutegia
18:00etatik 19:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU
Helbidea
Abandoibarra,3, Bilbao

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.