Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika

Ekitaldiak

Geologiaz hitz egitean fosilak, mineralak edota arrokak soilik etortzen zaizkigu burura, baina fisikak ere lotura handia du geologiarekin. Izan ere, fisikaren oinarria giltzarri da ozeanoan nahiz lurrazaleko zenbait geologia-prozesu azaldu ahal izateko.

Geologia eta fisikaren arteko harremana mahai gainean jartzeko asmoz, azaroaren 27 eta 28an “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika” dibulgazio-jardunaldia egingo da. Ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja aretoan egingo da.

Ekimen honen bigarren edizioa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen Ikertaldeko (HGI) zenbait kidek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Hala, geologo, ikertzaile eta adituek, zenbait geologia-prozesuren oinarri fisikoak eta horiek lurrazalean uzten dituzten aztarnak azalduko dituzte. Lurrazaleko aztarnen ondorioz, arroketan ere ematen dira aldaketak eta horiek ere izango dituzte hizpide; hala nola, lurreko orbitan, eremu magnetikoan edota grabitatean izan daitezkeen aldaketak.

Gainera, ozeanoetako hondoak ikertzeko edota aztarna arkeologikoak dituzten sedimentuen adina ezagutzeko erabiltzen diren oinarri fisikodun teknikak erakutsiko dituzte. Horretaz gain, pelikuletan lurrikaren inguruan aurkezten diren egiak eta gezurrak aztertuko dituzte hizlariek.

Guztira, zortzi hitzaldi izango dira, eta jardunaldietarako sarbidea doakoa izango da lekuak bete arte. Nolanahi ere, aldez aurretik izena ematea komeni da formularioa bete eta j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidaliz.

Egitaraua:

Asteazkena, azaroaren 27a

  • 16.00-16.15 Irekiera ekitaldia eta aurkezpena
  • 16.15-17.00 “Urpeko oihartzunak: geologia-egituren irudiak”, Gemma Ercilla – CSICeko ikertzailea Itsasoaren Zientzien Institutuan (Bartzelona)
  • 17.00-17.45 “Hiriko geotermia”, Iñigo Arrizabalaga – Telur Geotermia y Agua S.A.-ko Zuzendari Nagusia (Durango).
  • 17.45-18.15 Etenaldia
  • 18.15-19.00 “Betikotasuna hondar ale batean”, Miren del Val – Teknikaria lumineszentzia datazioaren laborategian, Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalean (CENIEH, Burgos).
  • 19.00-19.30 “Lurrikarak pantaila handian: zenbait egi eta hainbat gezur”, Arturo Apraiz – UPV/EHUko Geodinamika saileko irakaslea

Osteguna, azaroaren 28a

  • 16.00-16.45 “Iraganeko itsasaldien irakurketa gaur egungo arroketan”, Isabel Emma Quijada – Oviedoko Unibertsitateko Geologia saileko irakaslea
  • 16.45-17.30 “Irakur dezagun poesia astronomikoa arroketan!”, Aitor Payros – UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakaslea
  • 17.30-18.00 Etenaldia
  • 18.00-18.45 “Fisika, ingeniaritza eta etika hegaletako irristatzeen azterketan”, Antonio Casas – Zaragozako Unibertsitateko Lurraren Zientzien saileko irakaslea
  • 18.45-19.30 “Lurreko eremu magnetikoa filmetako hondamendiez haratago: arroken kantu magnetikoa”, Juan José Villalaín – Burgoseko Unibertsitateko Fisika saileko irakaslea

Izen-ematea:

Jardunaldiak doakoak dira eta sarrera librea izango da lekuak bete arte. Hala ere, komenigarria da aldez aurretik izena ematea formularioa bete eta j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidaliz.

Oharra:

Bertaratzeko aukerarik ez dutenek hitzaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute Kosmos EiTB kanalaren bidez.

Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika

Data
Ordutegia
16:00etatik 19:30etara
Tokia
Bizkaia Aretoa - UPV/EHU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.