Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?

Ekitaldiak

Gure DNAk egunero jasotzen ditu kalteak: erradiazioak, erradikal askeak, minbizia eragiten duten beste substantzia batzuk… Hala ere, gure organismoak badu kalte horiek konpontzeko ahalmena. Esparru horretan egindako aurkikuntza garrantzitsu bati esker Tomas Lindahl suediarrak, Paul Modrich estatubatuarrak eta Aziz Sancar turkiarrak Kimikako Nobel saria jaso berri dute.

DNAren konpoketa

Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau azaroaren 9an burutuko da, arratsaldeko 19:00etan Bilboko Azkuna Zentroan.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.