Eguraldiaren zientziak

Ekitaldiak

Datorren astelehenean, hilaren 27an, Jose Antonio Arandak “Itsasoaren eragina: enbatak, olatuak eta alertak” izenburuko hitzaldia emango du Ondarroan, Zientziaren Giltzak elkarteak antolatzen duen zikloaren barruan.

Jose Antonio Aranda ingeniari agronomoa da eta, horrez gain, Ingurugiroko eta Telematikako masterrak ditu. Euskalmeten lan egiten du 1990an sortu zenetik, eta Eusko Jaurlaritzako Meteorologia arduraduna da.

itsasoko olatuen enbata

Itsasoaren egoera okerrak eragin desberdinak ditu beren ondorioak jasango dituen pertsona-soslaiaren arabera. Marinel, portuko kudeatzaile, hondartzetako erabiltzaile, kostalde-ibiltari edo bestelako erabiltzaileak izan gaitezke, eta erabilera bakoitzaren arabera era desberdinean eragin gaitzake itsasoren egoerak.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak lan bat agindu zien Tecnalia Meteo eta AZTI Tecnaliari, itsasoaren erabiltzaile desberdinengan itsasoaren egoerak izan dezakeen eragina baldintzatzen duten aldagai meteorologiko eta ozeanografikoak ikertzeko.

Ikerketa lan horren ondorioz aldatu egin dute itsasoaren egoera larrien aurrean jarraitu behar den prozedura. Egoera larri horiek sorrarazten dituzten gertaerak (enbatak, olatu handiak eta abar) azalduko dira hitzaldian, eta gertaerekin batera, pertsonengan izan ditzaketen ondorioak ere.

Eguraldiaren zientziak

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Beikozini, Iparragirre 10 kalea
Helbidea
Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.