Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?

Ekitaldiak

Elikadurarekiko neofobia elikagai berriei uko egitean datza. Haurren kasuan oso ohikoa da 3 eta 6 urte bitarteko adinean ikustea. Baina hortik aurrera, ondo kudeatu ezean, heldu neofobikoak ere aurki ditzakegu.

Ikerketa ezberdinek arazo hau elikadura ez orekatu batekin erlazionatzen dute eta Edurne Maiz eta haren taldeak egindako ikerketan, haur neofobikoek autoestimu baxuagoa eta antsietate maila altuagoak dituztela ere aurkitu dute. Elikadura neofobia benetako arazo bihur ez dadin gurasoen papera ezinbestekoa da.

ez dut probatu nahi

Edurne Maiz UPV/EHUko Psikologiako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau otsailaren 9an burutuko da Azkuna Zentroan, eta euskaraz egingo da.


Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean bitan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.

OHARRA: Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Bastida aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean. Aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz izango da.

Ez dut probatu nahi! Zergatik egiten diote haurrek uko elikagai berriei?

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Azkuna Zentroa, Arrikibar plaza, 4
Helbidea
Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.