Ciencia Clip, zientzia-youtuber gazteen lehiaketa

Ekitaldiak

Otsailaren 16 hasiko da Ciencia Clip lehiaketaren bigarren edizioa, bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideo lehiaketa.

Ciencia Clip UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako ekimena da, Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta eta Espainiako Zientzia eta Teknologiarako fundazioa eta Big Van taldeak eta Naukas zientzi dibulgazio taldeak lagunduta. Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea xede dauka, parte-hartzaileei aukera ematen haien sormena eta komunikazio trebetasunak lanean jartzeko arlo honetan.

Ciencia Clip lehiaketa DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako oinarrizko zein erdi mailako zikloetako edozein estatuko ikasleei zuzenduta dago. Hiru maila izango dira: S (1. eta 2. DBHko ikasleak), M (3. eta 4. DBHko eta LHko oinarrizko ikasleak) eta L (Batxilergoko eta LHko erdi mailako zikloko ikasleak). Horrez gain, bi modalitatetan bananduko dira bideoak: youtuber estilokoak edo animazioko lanak.

Lanen formatua librea da eta aukera anitzekoa, 3-5 minutuko iraupena izan beharko du eta euskaraz, araneraz, galegoz, gaztelaniaz, katalanez, valentzieraz edota ingelesez grabatu ahal izango dira. Lanak aurkeztu ahal izango dira indibidualki edo taldeka (3 partaide talde bakoitzeko askoz jota).

Partaideek haien eskura dituzte Ciencia Clip webgunean tutoretza-bideo sorta bat ideiak, aholku eta iradokizunak lanak aurrera eramateko. Parte hartzeko, bideoa grabatu eta editatu ondoren, Youtube-n edo Vimeo-n plataforman zintzilikatu beharko dituzte eta webgunearen bitartez lehiaketan izena eman. Onartuak izango dira deialdiko oinarriak betetzen dituztenak eta haien guraso edo tutoreen baimena daukatenak.

Behin bideoak aurkeztuta, hauek bi balorazio pasatuko dituzte: bat publikoa, non edonork bere botoa eman ahalko du webgunean dauden bideoetatik, eta beste bat non epaimahaiak baloratuko ditu.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren ordezkariek, Naukas egitasmoko ordezkariek, Big Van eta Scenio taldekoek osatuko dute epaimahaia. Sariak emateko orduan epaimahaikideek kontuan izango dute, alde batetik, bideoek jasotako botoen kopurua eta bestetik, sormena, originaltasuna, argitasuna, grabazioaren erritmoa eta edukiaren zailtasuna eta kalitate zientifikoa.

Sariak

Sari bana emango da modalitate bakoitzeko hiru mailatan. Hau da, youtuber modalitatean hiru saridun egongo dira (S, M eta L mailatakoak) eta berdin animazio modalitatean. Horrez gain, epaimahaiak bi sari emango ditu: bat emango dio bideo onenari eta atzerriko ikasleen bideo onenari. Aparte, aipamen berezia izango du epaimahaiaren ustez bideo onena egin duten ikasleen ikastetxeak.

Bakarkako (youtuber edo animazio modalitatean) irabazle bakoitzak honako sariak jasoko ditu: erle spider robota sortzeko eta erabiltzeko kita eta irailean Bilbon izango den Naukas2017 ekitaldiaren larunbateko saiora joateko bidaia eta hoteleko egonaldia berarentzat eta berarekin datozen beste bi helduentzako (gurasoak edota irakaslea).

Taldekako (youtuber edo animazio modalitatean) irabazleek honako sariak jasoko dituzte: irailean Bilbon izango den Naukas2017 ekitaldiaren larunbateko saiora joateko bidaia eta hoteleko egonaldia taldearentzat eta eurekin etor daitezken lau helduentzako.

Sari bereziak: epaimahaiak erabakitako bideo onenaren irabazleak/ek Genevan egoitza duen CERN (Ikerketa Nuklearrerako Europar Erakundea) bisitatzeko lau pertsonarentzako bidaia. Lauretako bat, lehiaketara aurkezteko ikasleei laguntza eman dien irakasle bat izan daiteke. Bigarren sari berezia atzerriko bideo onenari emango saio. Honek diploma kreditatua, liburu sorta eta Naukas-eko kamisetak irabaziko ditu. Aparte, aipamen berezia izango du epaimahaiaren ustez bideo onena egin duten ikasleen ikastetxeak.

Lehiaketa honen antolatzaileei gustatuko litzaiguke irakasleek inplika daitezela ezagutzera ematen eta ikasleen lanetan laguntzen. Horregatik posiblea da irakasle batek parte hartzaileekin joatea Bilbora edo Genevara, nahiz eta, logikoa den bezala, haien inplikazioa lanetan soilik lsustapen eta aholkularitzan mugatu behar da.

Kontuan hartzeko datak

  • Izen-ematea eta parte-hartzea: Otsailaren 16etik apirilaren 16arte Ciencia Clip webgunean.
  • Bideoan hautaketa eta Ciencia Clip webgunean argitaratzea: apirilaren 17tik maiatzaren 17ra.
  • Hedapena eta botazioa: maiatzaren 18tik ekainaren 18arte.
  • Epaimahaiaren balorazio prozesua: ekainaren 19tik uztailaren 9arte.
  • Irabazleen iragarpena: uztailaren 10ean.
  • Sari banaketa: irailaren 16an.

Hezkuntza maila horietako irakaslea bazara edota seme-alabak badituzu hezkuntza-maila horretan ikasten, anima itzazu zeure ikasleak edota seme-alabak parte hartzera Ciencia Clip lehiaketan. Ahaleginak berak merezi izango du eta irabazle izateko zortea izanez gero, Bilbon izango den zientzia-dibulgazioko Naukas2017 ekitaldian izatea esperientzia ahaztezina izango da gazteentzat eta baita ere haiekin zatozenentzako.

Ciencia Clip, zientzia-youtuber gazteen lehiaketa

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
00:00etatik 23:55etara
Tokia
Ciencia Clip
Helbidea
http://cienciaclip.naukas.com, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.