Nutrizio piramide berria argiratu du oraintsu. Elikadura eta osasun publikoaren munduko ehundik gora adituren ekarpenekin egindako dokumentu honek gizartearen elikadura ohitura egokiak sustatzea du helburu. 2001etik indarrean egon den gidarekin alderatuz, bitamina eta mineral gehigarrien agerpena, fruten eta barazkien arteko bereizmena eta alkoholaren kontsumoa are gehiago mugatzeko gomendioa nabarmentzen dira bertan. Zergatik aldaketa hauek? Zein da honek izango duen eragina?
Edurne Simón UPV/EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizio eta Bromatologia irakasleak galdera hauei erantzuna eman eta elikadura gida berriaren nondik norakoak azalduko ditu “Berria al da nutrizio piramide berria?” izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau Zientziateka programaren baitan dago eta euskaraz egingo da maiatzaren 9an Bilboko Azkuna Zentroan.
Zientziateka UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko hilean bitan antolatzen duten ekimena da.
Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.
Berria al da nutrizio piramide berria?
- Data
- Ordutegia
- 19:00etatik 20:30etara
- Tokia
- Azkuna Zentroko Bastida aretoa (-2 solairua)
- Helbidea
- Arriquibar Plaza, Bilbo